Aste Nagusia 2022 Kartelen Lehiaketan parte hartzeko azken egunak

0

Garaiz daude, oraindik, Aste Nagusia 2022 Kartelen Lehiaketan parte hartu eta beren proposamenak aurkeztu nahi dituztenak: ekainaren 5eko (igandea) 23:59an amaituko da diseinuak aurkezteko epea.

Hori bai: lehenengo aldiz, Bilboko jaiak iragartzeko lanak aurkeztu nahi dituztenek, online egin beharko dute.

Udalak baldintza gisa ezarri du kartelean honako testu hau agertzea: “ASTE NAGUSIA. BILBAO 2022. ABUZTUAK 20-28 AGOSTO”.

HERRITARREN AUKERA

Bederatzi lagunek osatutako epaimahai batek hautatuko ditu kartel finalistak. Epaimahai hori honela osatuta egongo da: bost kide, diseinu grafikoaren eta komunikazioaren alorrekoak; kide bat, Bilboko Konpartsaken ordezkari gisa, eta Udalbatzaren hiru ordezkari (Itziar Urtasun Jai Batzordearen lehendakaria barne).

Epaimahaiak sei kartel finalistak hautatu eta gero, Udalak botoa emateko sistema mistoa eskainiko du, ekainaren 8tik 15era, herritarrek parte har dezaten Aste Nagusia 2022ko irudia aukeratzeko prozesuan. Sistema, esan bezala, mistoa izango da: batetik, herritarrek emango dute botoa, presentzialki nahiz udal webgunearen bitartez —komunikabideen laguntzarekin—, eta, bestetik, epaimahaiaren bozketa egongo da.

Epaia ekainaren 17an emango da ezagutzera.

Udalak bilbotarrak gonbidatzen ditu ekimenean parte hartzera eta kartelak bozkatzera. Lan irabazleak 3.000 euroko saria jasoko du, eskudirutan, eta aurtengo Aste Nagusiaren irudia izango da.

    • Oinarriak daude ikusgai Bilboko Udalaren web orrian.

 

SARE SOZIALAK:

#AsteNagusia2022