Gobernu Kontseiluak ohiko bilera bideokonferentzia bidez egin du gaur goizean

0

Lehendakaria Korsikara egiten ari den bidaia ofiziala dela eta, Gobernu Kontseiluak  bideokonferentzia bidez egin du gaur goizean ohiko bilera.
Bilera goizeko lehen orduan egin da, eta, ondoren, Iñigo Urkulluk eta gainerako euskal ordezkaritzak Korsikako agendari berrekin diote, besteak beste, SAVAGMJUko hizkuntza murgilketarako zentroa bisitatuko dute, Cortitik (Korsikako hiri unibertsitarioa eta hiriburu historikoa) ezagutuko dute eta Korsikako Museoa bisitatuko dute.