Osasun Mentalaren biharko saioa Sanagustinen izango da

0
Azpeitiko Udalak antolatutako Osasun Mentalaren hirugarren saioa izango da bihar, ekainak 2, osteguna. Lehen bi saioek izan duten harrera ikusita, gela bete egin da bietan, hirugarrena Sanagustinera lekualdatzea erabaki da. Biharkoan, 18:00etan hasita, Aitziber Garmendia eta Garbiñe Larrea izango dira hizlari. Biek suizidioa gertutik bizi izan dute; bien bikoteek bere buruaz beste egin dute. Gaur egun oso momentu desberdinean daude, eta bakoitzak bere esperientzia eta bizipenak izango ditu hizketagai.

Aurrez beste bi saio
Pasa den astean, Biziraun elkarteko Agustin Erkizia eta Eva Bilbao izan ziren hizlari. Biziraun, elkartea maite duten norbaiten suizidioak mindutakoen elkartea da. Hitzaldian, suizidioaren inguruko hainbat mito deseraiki eta arrisku egoerak detektatzeko hainbat gako azaldu zituzten. Horretaz gain, beren elkartea eta egiten duten lana ere ezagutarazi zuten.

Lehen saioan, berriz, Xabier Lertxundi OSAMENeko psikiatra (Gipuzkoako Osasun Mentaleko sareko kudeaketa klinikoko unitateko burua) eta Iñigo Antsorregi Dierez depresioa izandako gaztea izan ziren hizlari. Lertxundik ikuspegi medikotik eman zituen depresioaren eta suizidioaren azalpenak. Lehenaren osagarri izan zen Antsorregik azaldutako esperientzia pertsonala. Hitzaldiaren bukaeran herritarrek galde erantzunetako tartean ere herritarren parte hartzeko eta gaiaz hitz egitekoko nahia agerian geratu ziren

Bi saioak online ikusgai daude udalaren webgunean.