Bilboko Udalak egokitu egingo ditu hiriko lau hiri-hondartza berdeak

0

Bilboko Udalak, aurtengo udan ostera, egokitu egingo ditu hiriko lau hiri-hondartza berdeak, gerizpea eta dutxetan eta iturrietan ur hornidura ziurtatuta izango den inguruetan.

Hondartza berde horiek leku hauetan egongo dira: Arraiz mendian, non ere 16 dutxa ipiniko baitira; eta San Antonio, Ibaieder eta Etxebarria parkeetan, non, hurrenez hurren, bost, bi eta bi dutxa jarriko baitira.

Hondartza Berdeen sasoiarekin batera, Bilbao Kirolak-en kiroldegietan kanpoko igerilekuen sasoia izango da, bihartik aurrera, ekainak 11, eta irailaren 11ra arte.

Inguru horietan, gainera, Bilboko Udalak edukiontziak jarriko ditu, era bateko eta besteko zaborretarako, hondakinak bereizten laguntzearren eta aisialdi leku horietan zaborrik pilatu ez dadin.

SARE SOZIALAK: