Donostiak Europako Kontseiluaren aitortza jaso du

0

Udalak COVID19aren osasun-larrialdiaren une zailenetan egindako kudeaketak Europa Saria jaso duten Hirien Elkartearen Batzarraren aitortza jaso du. Eta aitortza hori iritsi da Estrasburgon Europako Kontseiluan egindako “Osasun-larrialdiak Udal administrazioaren arlo exberdinetkao funtzionamenduan izandako eragina” izeneko hitzaldian.

Donostiako alkate Eneko Goiak hitzaldian parte hartu du Mülheim an der Rhur (Alemania), St. Pölten (Austria), Würzburg (Alemania), eta Czestochowa (Polonia) hirietako ordezkariekin batera. Hiri hauek guztiak aukeratuak izan dira COVID19ak eragindako osasun-larrialdiaren une zailenetan egindako kudeaketa ereduak azaltzeko. Hitzaldia Europa Saria jaso duten Hirien Elkartearen presidente Krzysztof Matyjaszczyk-ek gidatu du eta bi ordutako iraupena izan du.

Bost hirietako kudeaketa ereduak aukeratuak izan dira Batzarra osatzen duten 82 hiriekin partekatuak izateko. Donostiaren kasuan, konfinamendu zorrotzena indarrean zegoela behar gehien zuten pertsonei laguntzeko zein normaltasunera itzultzeko hartu ziren erabakiak azpimarratuak izan dira, eta beraz, horiek guztiei buruz aritu da Eneko Goia alkatea.

Ucraniarekin elkartasuna

Alkateak parte hartu duen hirien arteko hitzaldiaren aurretik, Ukraniako Jarkov, Ivano Frankivsk eta Khmelnystsky hirietako alkateek (hiri hauek 2010, 2018 eta 2021ean jaso zuten Europa Saria) bideo konferentziaz baliatuta parte hartu dute Batzarran zeuden gainerako hiriekin batera Ukraniako gerrari buruzko mahai inguruan.

Eneko Goiak azaldu du, une hunkigarria izan dela, izan ere, aurrez aurre entzun ahal izan dute hiri horiek bizi dituzten une latzak. Mahai ingurua amaitu da Batzarraren kide guztien txalo handi batekin, Ukraniako alkate eta hiri horiei elkartasuna eta babesa adierazteko. Era berean, Batzarraren kideek aho batez ebazpena onartu dute Ukraniari babesa emateko, eta Errusiari eskatu diote bertan behera utz dezala gauzatzen ari den inbasioa.

Erlazionatutako dokumentuak

2022/06/10-an argitaratua