Izaro, Ariel Rot & Kiko Veneno eta Zetak, Sagueseko kontzertuetako protagonistak

0

Sagueseko agertokiak dar-dar egingo du berriz, bi urtez kontzerturik gabe egon ondoren. Hala, Aste Nagusian gehien espero den erreklamazioetako bat askotariko proposamen plural batekin iritsi da. “Egitarauak pandemian hartutako konpromisoak berreskuratu ditu eta izen berriak jaso ditu”, adierazi du Kultura eta Jai Jardueretarako zinegotzi Jon Insaustik.

“Donostia Kultura- Festaketik gizartean zoriontasuna, giro ona eta motibazioa sortzen lagundu nahi dugu, eta Sagueseko kontzertuen itzulera aukera ona da testuinguru egokia sortzeko”, esan du Insaustik. “Peio Reparazek (Zeta) ondo abesten duen bezala, guk ere Akelarre bat prestatu dugu, eta bertan guztiok aurkituko dugu gozatzeko zerbait”, gaineratu du.

Abuztuaren 13tik 20ra bitartean kontzertu bat izango da egunero, kasu guztietan 23: 45ean hasita.

 

IZARO. Abuztuak 13

Donostian bizi den bakarlari bizkaitarrak emango dio hasiera programazioari. “Limones en invierno” bere bigarren lanak, Espainian gehien saldutako diskoen zerrendan bigarrena izatera iritsi zen. Artista euskaldun hain gazte batek ez du zekula lortu, hain denbora gutxian, “sarrerak agortuta” kartela jartzea Euskadiko musika kenplu guztietan (Kursaal, Euskalduna, Victoria Eugenia…). Bere musika intimoa eta sentsibilitate sakonekoa da, entzulea erremediorik gabe hunkitzen duena.

 

LA M.O.D.A. Abuztuak 14

LA M.O.D.A (La Maravillosa Orquesta Del Alcohol) folk, blues, rock & roll eta punk eraginak dituen zazpikote akustiko bat da. Lau LP, EP batzuk eta zuzeneko pare bat disko argitaratu ditu. Bere azken diska aurkeztera dator: “Nuevo Cancionero Burgalés”, Gorka Urbizuk (Berri Txarrak) ekoitzia.

 

ARIEL ROT & KIKO VENENO. Abuztuak 15

Hirurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdetik beren karrerak modu paraleloan landu dituzten bi musikari historiko. Orain arte ez dira elkarrekin igo eszenatoki batera.
Donostiakoa kontzertu berezia izango da. Izan ere, “Me estás atrapando otra vez”, “Dulce condena”, “En un Mercedes blanco” edo “Volando voy” bezalako doinu ezagunak abesteaz gain, tartea utziko diete tokiko artistei. Gainera, ustekabeko gonbidatuak egongo dira, eta publikoarekin musikaren bizipenei buruzko pasadizoak, historiak eta kontakizunak partekatzeko aukera.

 

ZETAK. Abuztuak 16

Pello Repáraz (Vendettako kide ohia) buru duen Zetak talde nafarrak musika elektronikoa euskaraz egiten du, poparen argitasunari eta melodiari uko egin gabe. Ohikeria alde batera uzten duen musika sortzen du, soinu sintetikoak eta txalapartaren ohiartzun tradizionalak uztartuz.

 

MITIC El espectáculo. Abuztuak 17

MITIC El espectáculo helburu bat betetzen saiatzen da: Galiziako gaita jarraitzaileez haratago eramatea eta bere ahalmen guztia erakustea. Rock talde bat eta orkestra bat ikus-entzunezko ikuskizun harrigarri eta berritzaile batean. Bi orduz, musika genero ezberdinak eta zinemaren historiaren pasarteak bisitatuko ditu.

 

ANA GUERRA. Abuztuak 18

Kanarietako abeslari eta konpositorea. Telebistako Operación Triunfo saioaren 2017ko edizioan parte hartu zuen eta bertan ezagutarazi zuen bere burua. Ahots sakona eta moldakorra eta suntsiezina dirudien bokazioa dira bere dohaietako batzuk.

 

GREEN VALLEY. Abuztuak 19

Banda española de reggae y dancehall compuesta por seis músicos alaveses y catalanes. Espainiako reggae eta dancehall talde hau Arabako eta Kataluniako sei musikarik osatzen dute. Eszenaratze harrigarriak, hitz aldarrikatzaileak eta mezu positiboak erabiltzen dituzte publikoa kutsatzeko eta kontzientziatzeko.

 

GATIBU. Abuztuak 20

Gernika-Lumon (Bizkaia), 2000ean sortutako euskal rock banda. Gaur arte zazpi diska eta zuzeneko bat argitaratu ditu. Hastapeneko kantuetan jada argi antzematen zen euskal kulturaren lerro musikal esanguratsuenetako parte zela. Bizkaieraz abestutako rock koloretsua.

 

Aniztasuna islatzeko kartela

“Kanoikada festazalea”. Horrela deitzen da aurtengo Aste Nagusiko kartela. Bertan, kolore biziak eta hiriko jaietako pertsonaia esanguratsuenak bizi dira.
Cristobal Aguiló egileak kartel honekin irabazi zuen 2020ko Aste Nagusia iragartzeko deitu zen lehiaketa, baina COVID19a zela eta, ez zen egin.
Insaustik adierazi duenez, “aurtengo kartelak aniztasuna eta festa bizitzeko eta festan parte hartzeko bideak islatzen ditu. Guztiak bateragarriak”.

2022/06/10-an argitaratua