Softwarea garatzeko ikastaroa

0

Abuztuaren 1etik irailaren 30era bitartean Software Garatzeko ikastaroa emango da, informatika eta telekomunikazio graduetan egresatu berri diren pertsonentzat. Informatikako goi-mailako lanbide-heziketako graduatuentzat ere zabalik dago, baita titulazio horiek lortzeko gertu dauden ikasketa horietako ikasleentzat ere.

Ikastaroa Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak diruz laguntzen du % 100ean, eta aurrez aurreko modalitatean egingo da, 9:00etatik 14:00etara, 220 orduko iraupenarekin.

Prestakuntza hori kontratatzeko konpromiso handiarekin sortu zen TRACASA enpresaren eta Nafarroako IKTen sektoreko beste enpresa batzuen partez.