Urrestillako Txikuri pilotalekua margotu du Azpeitiko Udalak

0
Azpeitiko Udalak herriko pilotalekuak pinatatzeari ekin dio, eta lehena Urrestillako Txikuri frontoia izan da. Hala, oraindik itxita badago ere, datozen egunotan izango da erabilgarri. Txikuri frontoiaz gain, epe motzean Frontoi Txikia eraberrituko du udalak eta uda ostean Betharrametako pilotalekuaren txanda izango da.