Gazteen Euskal Behatokia: Euskadiko biztanleen % 14,2k 15 eta 29 urte bitarteko adina dute

0

Estatistikako Institutu Nazionalaren behin-behineko datuen arabera, 2022ko urtarrilaren 1ean, Euskadin 15 eta 29 urte bitarteko 312.865 gazte zeuden, hau da, euskal biztanleria osoaren % 14,2. Bihar, uztailak 11, Biztanleriaren Mundu Eguna dela eta, Gazteen Euskal Behatokiak Euskadin bizi diren gazteei buruzko hainbat datu landu ditu.

“Beste adin-talde batzuekin alderatuta ikusten da Euskadiko gazteek pisu txikiagoa dutela gainerako taldeek baino —30-44 urte, 45-59 urte eta 60-74 urte bitartekoek—” nabarmentzen du Gazteen Euskal Behatokiaren aurrerapenak.

Hona hemen euskal gazteen barne-osaera: % 51,4 gizonak dira eta % 48,6 emakumeak. Bost urteko tarteko adin-taldeen araberako banaketa oso orekatua da: % 34,4k 15-19 urte dituzte, % 32,9k 20-24 urte, eta gainerako % 32,7k 25-29 urte.

Lurralde Historikoen araberako banaketa biztanleria osoarenaren berdina da: Euskadiko gazteen erdia (% 50,8) Bizkaian bizi da, heren bat (% 34,4) Gipuzkoan eta gainerako % 14,8 Araban.

Gainera, Euskadin bizi diren gazteen % 14,0k atzerriko nazionalitatea dute. Biztanleria atzerritarraren garrantzia handiagoa da 25-29 urteko adin-taldean 15-24 urteko adin-taldean baino.