Azpeitiko kiroldegiko aldagelak berritzeko obrak hasi dira

0
Azpeitiko Udalak Kiroldegiko 4 aldagela eraberritzeko obrak hasi ditu. Obrak irauten duten bitartean, baliteke zenbait momentu edo egunetan kiroldegiko eremuen erabilera mugatu behar izatea

Azpeitiko Udalak kiroldegiko lau aldagela eraberrituko ditu gaurtik hasita. Obren jarduketa-eremuak barne hartzen ditu aldagelak eta Squash-pistetara sarbidea ere. Guztira, 200 metro koadro inguruko espazioa eraberrituko dira. Aurreikuspenen arabera, irailean bukatuko dira obrak, eta bitartean, baliteke zenbait egunetan kiroldegiko espazioen erabilera mugatu behar izatea.

Obra horien bidez, aldageletako espazioa optimizatuko da; aldagelen zoladura, akaberak, eta iragazgaizteak hobetuko dira eta instalazioak hobetuko dira. Aldagelak simetrikoki banatuko dira eta zuzeneko ikusmena saihestuko da pasilotik aldagelen barrualdera. Armairu edo takilak ere aldagela bakoitzean jarriko dira erabiltzaileen erosotasuna ahalbidetzeko. Aldageletan dutxak (esparru bakarrean), konketak eta komunaren moduluak (komuna) ere ezarriko dira.

Obrak gaur bertan hasi dira eta dena ondo bidean irailean amaitzea aurreikusten da. Lanak Unebide obras y contratas SL enpresak egingo ditu. Udalak 229.504,08€-ko inbertsioa egingo du aldagelen eraberritzea egiteko.