Seme-alabak dituzten familientzako laguntzen proiektu berriaren kontsulta publikoko fasea ireki da

0

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Familia eta Haurtzaroaren Zuzendaritzak seme-alabak dituzten familientzako laguntza-proiektu berriaren kontsulta publikoko fasea ireki du. Proiektu hori web-orri honetan dago ikusgai: «Irekia», https://www.irekia.euskadi.eus/es/debate/1403?Stage= presentation

“Aurretiazko kontsultak –Irune Muguruzak, Familia eta Haurtzaroko zuzendariak zehaztu du – etorkizuneko arauarekin zerikusia izan dezaketen pertsona eta erakunde adierazgarrienen iritzia jasotzen du, ekimenarekin konpondu nahi diren arazoei buruz, haiek onartzeko beharrari eta egokitasunari buruz, haien helburuari buruz eta araugintzako eta araupetzetik kanpoko irtenbide alternatiboei buruz”.

Proiektu arauemaile honen aurretiazko kontsulta-izapideak 10 egun balioduneko iraupena izango du 2022ko uztailaren 21etik 2022ko abuztuaren 8ra arte; dagoeneko argitaratu da egoitza elektronikoan. Ondorioak abuztuaren 9tik irailaren 9ra bitartean jakinaraziko dira.