Lehendakaria Inaziotar Urteari amaiera ematen dion Meza Nagusira joan da

0

Lehendakaria Ignaziotar Urtea ixteko Meza Nagusian izan da gaur eguerdian. Arantxa Tapia sailburuarekin batera, Iñigo Urkullu Loiolako Basilikara iritsi da, Azpeitian. Bertan,  Bakartxo Tejeria, Eusko Legebiltzarreko  presidenteak eta Markel Olano, Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak hartu dute, eta Azpeitiko alkate Nagore Alkortak Zumitza (aginte-makila) eman dio. Aurreskuaren ondoren, Lehendakaria eta gainerako agintariak Inaziotar Urteari amaiera ematen dion mezan izan dira, eta bertan izan da Jesusen Lagundiko Nagusia, P. Arturo Sosa.