Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Gorbean ez atzera ez aurrera gelditu den mendizale bat erreskatatu dute

0

Gaur arratsaldeko seiak aldera, talde bat larrialdietarako SOS Deiak 112 telefono-zenbakiarekin harremanetan jarri da eurekin zegoen pertsona baten egoeraren berri emateko, eta adierazi du ezin zuela bere kabuz jarraitu.

Dispositiboaren ardura hartu duen larrialdiei aurre egiteko teknikariak Ertzaintzaren helikoptero bat eta mendiko atala mobilizatu ditu eta hauek mendizalea erreskatatu dute. Emakumea ondo zegoen eta ez du osasun-laguntzarik behar izan.