Kultur programak Artaxoa, Tutera, Leitza, Zugarramurdi eta Uxue bisitatuko ditu asteburu honetan

0

Iparfolk, The Fatty Farmers, Skabidean, Melenas eta Timbakada taldeek joko dute

Kultur 2022 programak iraileko programazioa irekiko du asteburu honetan, Artaxoa, Tutera, Leitza, Zugarramurdi eta Uxueko kontzertuekin. Ostiralean, irailak 2, bi kontzertu izango dira 20: 00etan: Iparfolk taldearen fusio zelta eta nafarra Artaxoako Foruen plazan eta The Fatty Farmers taldearen irlandar ukituko soinuen nahasketa Tuterako Alfonso El Batallador plazan.