Pertsona bat hil da zirkulazio-istripuan N-240an, Legution

0

Bart gaueko hamarrak eta hamar aldera, bi autok istripua izan dute N-240 errepidean, Legutioko udal-barrutian. Hainbat pertsona autoetan harrapatuta geratu dira, eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dituzte. Zoritxarrez, pertsona horietako bat lekuan bertan hil da, eta beste bi zaurituta geratu dira eta ospitalera eraman dituzte.

Errepidea zirkulazioaren bi noranzkoetan geratu da itxita.

Ertzaintzak dagokion argiketa jarri du abian zoritxarreko istripuaren arrazoiak argitzeko.