Tuterako Sofia Erregina Ospitalea, Jaiotzan eta Edoskitzaroan Laguntza Humanizaziorako Ekimenarekin egiaztatua izan da

0

Tuterako Sofia Erregina Ospitalea egiaztatua izan da Jaiotzan eta Edoskitzaroan Laguntza Humanizaziorako Ekimenaren hirugarren fasean (JELHE); egiaztapen hori UNICEFek eta Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) ematen dute, arreta perinatalean jardunbide egokiak aplikatzea saritze aldera. Sari hori lortu duen Nafarroako lehen ospitalea izan da.