Nafarroako Gobernuak 40 milioi baino gehiago bideratuko ditu salgaien trenbide-garraioa bultzatzeko, Landaben eta Orkoien industrialdeen artean trenbide-saihesbide bat eraikiz

0

Nafarroako Gobernuak 40 milioi euro baino gehiago inbertituko ditu datozen hiru urteetan salgaien trenbide-garraioa bultzatzeko, Landabengo eta Arazuri-Orkoiengo industrialdeen artean trenbide-saihesbide bat eraikiz. Hala baieztatu dio gaur Bernardo Ciriza Lurralde Kohesiorako kontseilariak Raquel Sánchez Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren ministroari, bi administrazioek Madrilen egindako bileran.