Herritarrek Parte Hartzeko Nafarroako Kontseilua erregulatzeko ekarpen publikoak egiteko epea ireki da

0

Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritza eta Gobernu Irekiaren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, Herritarrek Parte Hartzeko Nafarroako Kontseiluaren osaera, antolamendua eta funtzionamendua erregulatzen duen araudia egiteko prozesuarekin jarraitzen du. Gaur arratsaldean, 16:30ean, informazio-saio bat egingo da formatu birtualean, parte-hartze organo hori arautzen duten oinarriak ez ezik, ostegunean, irailak 15, parte hartzeko abian jarriko den prozesua bera ere azaltzeko.