Giltzarrik beste ikastaro bat jarri du abian, telebista, gitarra, dantza, akrobaziak¿ eta bestelako jarduerekin.

0

Giltzarri, 12 eta 18 urte bitarteko neska-mutilen aisialdi hezitzailerako eta partaidetzarako udal zerbitzuak, ikasturtea hiriko gazteenentzako programa parte-hartzaileak abian jarriz hasiko du. Horrela zerbitzu honen erabiltzaileen aldetik iristen hasi diren proposamenei esker, akrobaziak, askotariko kirolak, telebista eta gitarra eta abar izango dituen programa sortu da. Ikastaro hasierako jardueretan izena emateko epea urriaren 3tik 10era izango da, bai online bai aurrez aurre, plazak bete arte.

Ikasturte hau normaltasun osoz hasiko da ikastetxeetan eta, horregatik, Giltzarritik herriko institutuetan jarduera eta taldeen programa osatzeko dinamika parte-hartzaileei ekingo diegu. «Hala, institutu bakoitzean, hezitzaile batek ikasturte osoan lagunduko die nerabeei, eta, guztien artean, aisialdiko, hezkuntzako eta partaidetzako jardueren programa egingo dute, euren gustu eta kezkei erantzungo diena», iragarri du Jonathan Martínek, Gazteria zinegotziak. Ikastetxe horietako ikasleek institutuetan bertan eman ahal izango dute izena Giltzarriko hezitzailearen bidez.

Beste alde batetik, ikastetxe itunduetako ikasleek lehen proposamenak helarazi dizkiote jada hezkuntza-taldeari. Proposamen horiek gazte-talde hauen eskaintzan zehazten dira:

  • AKROBAZIEN TALDEA. Ostirala. 17:00-18:30.
  • MULTIKIROLA. Larunbata. 13:00-14:00.
  • GILTZARRI TELEBISTA. Osteguna. 17:30-18:30.
  • GITARRA. Osteguna. 17:00-18:00.
  • ALL DANCE. Ostirala 17:00-18: 00.
  • GAZTE SORTZAILEAK. Ostirala. 17:00-19:00, berariaz 2007 eta 2010 artean jaiotako gazteei zuzendua.

BALIO-TALDEAK ETA BATZORDEAK
Nerabezaroko udal-zerbitzuaren helburu nagusia balioetan hezten eta gazteek parte hartzen laguntzea da. Horretarako funtsezkoa da taldeko ikaskuntza eta bizipena. Horrela urtero gazte-taldeen eskaintza zabaltzen da, komunitatean bizi izatea sostengatzen duten balio eraldatzaileen sentsibilizazioa, prestakuntza eta praktikan jartzea konbinatzen dituztenak. Ildo horretatik, ikastaro honen eskaintza batzorde hauetan oinarrituko da:

  • HAIZE ERROTA MARTXAN (Jasangarritasun Batzordea). Asteartea. 17:00-18:00.
  • ERAGILE MOREAK (Berdintasun Batzordea). Asteazkena. 16:00-17:30. Talde hau berariaz 2005-2008 jaiotakoei zuzenduta dago.
  • EUSKALTALDEA (Euskara Sustatzeko Batzordea). Asteazkena. 17:00-18:00. Batzorde hau berariaz 2005-2008 bitartean jaiotakoei zuzenduta dago.
  • BOLUNTARIOTZA ADINEKOEKIN I. Astelehena eta asteazkena. 16:00-17:00.
  • BOLUNTARIOTZA ADINEKOEKIN II. Asteartea eta osteguna. 16:00-17:00.
  • AUZO BATZORDEA GURUTZETA (Gurutzeta auzoko batzorde parte-hartzailea).  Astelehena. 17:00-18:00.

«Ikusten duzuenez, programa oso zabala da, eta gazteek egiten dizkiguten proposamen berriekin osatuko dena», azpimarratu du Martinek. Jardueretan ahalik eta pertsona gehienek parte har dezaten errazteko, gazte bakoitzak  gazteentzako jarduera-talde bakarra hautatu ahal izango du izena emateko orrian, eta aukera horri nahi dituen balio-taldeen edo batzordeen hautaketa gehitu ahal izango dio.

INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEAK:
Gazte jarduera- eta batzorde-taldeak doakoak izango dira. Izen-emateak urriaren 3tik 10era bitartean egingo dira, Udalaren Egoitza Elektronikoaren bidez (www.barakaldo.eus) edo Topalekuetan aurrez aurre, honako ordutegi honetan:

Barakaldoko Erdialdeko Topalekua (ISZ, Anaien Parkea, 3. solairua), 10:00etatik-13:30etara eta 17:00etatik-20:00etara. Gurutzetako Topalekua (Gurutzetako Gizarte Etxea), 17:00etatik-20:00etara.

Plazak izen-ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dira.

TOPALEKU BERRIRO IREKITZEA
Beste alde batetik urriaren 3tik aurrera Barakaldo Erdialdeko Topalekuen jarduerari ekingo zaio berriro, Anaien Parkeko ISZn (3. solairua) eta baita Gurutzetako Gizarte Etxean ere. Espazio horiek astelehenetik ostiralera irekiko dira, 17:00etatik 20:00etara. Topalekuak aisialdirako guneak dira, begirale batek lagunduta eta horietan neska-mutilek bertan egon ahal izango dute, eta sozializatu, jarduerak eta proiektuak egin edo eskolako etxeko lanak prestatu ahal izango dituzte.

IKASTURTE HASIERAKO IRTEERA
Giltzarriren ikasturtea jarduera berezi batekin hasiko da, ikasturte hasierako irteera Zugaztietara eta inguruetara, urriaren 15ean, larunbata. Saioan zehar Peñas Negras ibilbidea egingo dugu, bertako Ekoetxeak emandako azalpen eta galdera interaktiboekin autogidatuta. Gainera, Giltzarri Eskola taldea joko batzuk prestatzeaz, pertsona berriak hartzeaz eta egun handi bat pasatzeaz arduratuko da.

Jarduera honetan izena ematea doakoa izango da, eta aldi berean urriaren 3tik 10era bitartean egin ahal izango da, gazteentzako jarduera-taldeetan izena emateko bide berberak erabilita. Plazak izen-ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dira.