Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak Etxebiden inskribatutako 21.000 eta 39.000 euro arteko errentak dituzten bizikidetza-unitateentzat alokairu eskuragarriari buruzko Agindua onartu du

0

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburu Iñaki Arriolak eskatuta, etxebizitza babestuen errentamendu-erregimenaren barruan alokairu eskuragarriaren espezialitatea sortzeko agindua onartu du Gobernu Kontseiluak; espezialitate hori urtean 21.000-39.000 euroko errenta haztatuak dituzten bizikidetza-unitateei zuzenduta dago.

Arau berriak, halaber, merkatu librean etxebizitza bat eskuratzeko zailtasunak dituen eta Etxebiden erregistratutako 7.000 bizikidetza-unitatez osatuta dagoen kolektibo horri zuzendutako etxebizitzak eraikitzen dituzten sustatzaileentzako laguntza ekonomikoak aurreikusten ditu.  Premia hori Europan ere ikusi da, Europako Parlamentuak “Etxebizitza eskuragarri bat lortzeko aukera ziurtatzeko politikak” txostenean adierazitakoaren arabera.

Araudi berriaren bidez, titulartasun pribatuko lurzoruak mobilizatu nahi dira, diru-sarrera maila horretan dauden kolektiboentzako alokairu eskuragarrira bidera daitezen eta, era horretan, alokairuko etxebizitza babestu bat merkatu librean baino prezio merkeagoan eskura dezaten; titulartasun publikoko lurzoruak, lehen bezala, alokairu sozialera eta errenta baxuenetara bideratuko dira, batez ere 12.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituztenentzat (Etxebiden alokairurako inskribatutakoen % 56).

Familiek ordaindu beharreko gehieneko errentak:

Pertsona edo bizikidetza-unitate horiek ordaindu beharko dituzten gehieneko errentak honako hauek izango dira, betiere udalerrirako ezarritakoaren barruan familientzat onuragarriena den kalkulu-metodoa erabiliz.

 

  Euskadiko % 25 handienean kokatutako batez besteko errentak dituzten udalerriak, AMEaren arabera*  

Euskadiko gainerakoa

21.000-30.000 euro haztatu urtean M2-ko 7,5 euro edota m2-ko batez besteko prezioaren % 75 gehienez, herriko AMEaren arabera m2-ko 7 euro edota m2-ko batez besteko prezioaren % 70 gehienez, herriko AMEaren arabera
30.001-39.000 euro haztatu urtean M2-ko 8,5 euro edota m2-ko batez besteko prezioaren % 85 gehienez, herriko AMEaren arabera M2-ko 8 euro edota m2-ko batez besteko prezioaren % 80 gehienez, herriko AMEaren arabera

*Azken AMEaren (Alokairu Merkatuaren Estatistika) arabera, Bilbo, Donostia eta Getxo

Alokairu eskuragarriko etxebizitzen sustapen pribaturako laguntzak

Sustatzaile pribatuek laguntza publikoekin 21.000-39.000 euroko kolektibo berriarentzat alokairu eskuragarrirako sustapen bat eraikitzeko hitzarmenak sinatu ahal izango dituzte Etxebizitza Sailarekin. Akordioak etxebizitzak alokairu eskuragarrian gutxienez 20 edo 50 urtez eskaintzeko sinatuko dira, eta, bertan, inguruan dagoen eskaria nahikoa den aztertu eta jaso beharreko laguntzak zehaztuko dira.

Enpresek 18.000 euro jasoko dituzte xede horretara bideratutako etxebizitza bakoitzeko, eta zenbateko hori 45.000 eurora bitarte igoko da alokairu eskuragarriak 50 urtetik gorako iraupena badu. Hasierako epea amaitu ondoren gutxienez beste 10 urtera luzatzea erabakitzen badute, 12.000 euroko laguntza jasoko dute etxebizitza bakoitzeko, eta gutxienez 20 urtera luzatzen badute, berriz, 24.000 euroko laguntza.

Etxebizitzak esleitzeko garaian Etxebiden etxebizitza guztietarako eskatzailerik ez badago, sustatzaileek eskaintza ireki ahal izango diete ezarritako errentak dituzten baina Etxebiden inskribatuta ez dauden kolektiboei, eta, bigarren modu horretan sustapenak betetzen ez badira, Alokabidek Bizigune programaren baldintzekin eta kanonarekin alokatuko ditu etxebizitza horiek.