Basque Enterprise Europe Network-en bidez nazioartean berritzen eta hazten laguntzen dugu

0

“Enterprise Europe Network” (EEN) enpresa-partner teknologiko perfektu gisa finkatu da, ezagutza, teknologia eta berrikuntza transferitzeko informazio eta laguntza zerbitzuaren bitartez.

Basque Enterprise Europe Network funtsezko aliatua da, SPRIren eta Innobasqueren bidez, garapen teknologikoa osatzeko, produktuak eta zerbitzuak merkaturatzeko edo finantzazio-gaietan aholkularitza jasotzeko eskaintzen diren soluzioei esker, bai eskualde, era nazio-mailan, bai Horizonte Europa bezalako nazioartelo programetan.

Prestakuntza eta aholkularitza zerbitzu horren bidez, enpresek beren beharretara hobekien egoitzen diren teknologiak aurki ditzakete, eta nazioarteko bazkide posibleekin lotu, transferentzia teknologikoko akordioak lortzeko eta merkatu berrietara hedatzeko. EENk berrikuntza-diagnostikoak egiteko eta nazioarteko I+G+Bren beharrak aztertzeko duen gaitasuna balio erantsi handiko irtenbidea da enpresentzat, eta, aldi berean, indartu egiten da berrikuntzari buruzko informazio-ekitaldiak antolatuz, teknologia berriei, sektoreei eta finantzaketa-aukerei buruzko ezagutza emateko.

EENk nazioarteko transferentzia ere sustatzen du teknologia-sortzaileen eta eskatzaileen artean. Bailatzaile automatizatu baten bidez, enpresek sarean argitatatutako teknologia europarren eskaintza eta eskarien artean ikertu dezakete, beren beharretara ondoen egokitzen diren profilak mugatuz eta aukeratuz. Hori guztia alerta eta zaintza-sistema batekin osatzen da. Sistema horri esker, euskal enpresek korronte berritzaile, zientifiko eta teknologia eraldaketako korronte berrien berri izan dezakete.

Gainera, EENk matchmakin ekitaldiak antolatzem ditu, brokerage events izenez ere ezagutzen direnak. Ekitaldi horiek nazioarteko konferentzien esparruan aurrez ezarritako aldebiko bilerak dira, bai eta I+G+Bren Europako finantzaketa-programei buruzko edo sekote edo teknologia desberdinekin lotutako informazio-ekitaldiak eta networking-ekitaldiak ere.

Hemen duzu BEENen zerbitzuei buruzko informazio gehiago

(https://www.spri.eus/laguntzak/basque-enterprise-europe-network/)