Eusko Jaurlaritzaren Urteko Kontratazio Planak Kontratazio publikoko 600M «-ko aurreikuspena egin du 2023rako

0

Sektore Publikoko Kontratuen Legea betez, Gobernu Kontseiluak gaur izan du EAEko Administrazio Orokorraren 2023rako Urteko Kontratazio Planaren berri. Planak kontratazio publikorako 600 M €-ko aurreikuspena egiten du datorren urte honetarako.

Aipatutako planak Eusko Jaurlaritzako sailek 2023ko kontratazio publikoko jarduerari dagokionez aurreikusten duten programazioa jasotzen du, eta erregulazio harmonizatuaren pean geratuko diren kontratuen berri ematen du.