Tapia: «Euskadiren garapen ekonomikoa 2023an ilusioz beteriko proiektu dinamizatzaileekin hasiko da»

0

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak elkarrizketa bat eman dio gaur goizean RNEri, eta honako gai hauek nabarmendu ditu:

“Euskadin urte berria ziurgabetasunez aurkeztuko da, baina baita ilusioz ere. Proiektu eta baliabide propioak ditugu ekonomia dinamizatzeko eta I+G+Bren eragina gure industriara iristeko. Zibersegurtasun industrialeko eta adimen artifizialeko proiektuekin, jauzi kualitatibo bat ematea ahalbidetuko digutenak. Gure enpresak ibilgailu elektrikoaren eta konektatuaren esparrura dibertsifikatzen ari dira. Sektore aeroespazialak eta biosanitarioak ere momentu berezi batetan daude”.

Tapiaren ustez “une honetan moteltzen ari den inflazioaren datua albiste ona da, jakina, eta horrek zalantza gutxiago sor dezake. Baina eurogunean zuhurrak izan behar dugu oraindik, energiaren prezioak oso hunkituta baikaude”.

Sailburuaren hitzetan “espero dugu urtarrilean gutxienez bi proiektu eolikok ingurumen-inpaktuaren adierazpen positiboak izatea, eta urte honen amaierarako edo datorren urtearen hasierarako Eusko Jaurlaritzak Aixeindarren dituen proiektuetako batzuk gauzatzen hastea”. Honakoa gaineratu du “eskaera pribatu asko jasotzen ari gara. Beraz, urte honetan berri onak izango ditugu eta Euskaditik sortutako energia berriztagarriak handitzen hasiko gara”.

Tapiaren ustez Next Funtsen banaketa motel samar doa eta” abiadura handiagoa behar dugu gure produkzio-ehunera ahalik eta lasterren iritsi ahal izateko. Proiektu horiek 2026a baino lehen gauzatu behar dira, eta 2023an gaude”.

De Miguel auziaren inguruko polemikan, azpimarratu du “pertsona horrek ez duela inolako erantzukizun publikorik. Eta behin betiko kondenarik ez duen bitartean, ebazpena behin betikoa ez den bitartean, langileen estatutua dela-eta, HAZIko lan-kontratuko langile izaten jarraitzen duela, teknikari baten zereginekin. Eusko Jaurlaritzaren ordezkari gisa erantzunizunik ez dauka, erantzukizunik ez kudeatzaile gisa, ez eta erantzukizun publikorik ere. Bere lanpostuari dagozkion funtzioetan teknikari gisa jarduten du, izaera laboraleko beste edozein pertsonak bezala”.