Hezkuntza Sailak 4,7 milioi euroan handitu du 2022-2023 ikasturtaean unibertsitate beketara zuzenduriko diru kopurua

0
Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Hezkuntza sailburuak proposatuta, 2022-2023 ikasturtean unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko beketara bideratutako diru kopurua 4.772.680 euroan handitzea.

Diru kopuru berri hau Hezkuntza Sailak ikasturte honetarako onartutako unibertsitate-beka deialdiaren zenbatekoari gehitzen zaio. 2022-2023 ikasturterako unibertsitate-beken deialdia 28.560.000 euroko kopuruarekin onartu zen, joan zen ekainaren 21ean.

Handitze honi esker, ikasturte honetan bekaren onuradun diren unibertsitate-ikasleek 400 euroko laguntza osagarria jasoko dute.

Aurreko ikasturtean, 10.700 unibertsitate-ikasle inguru izan ziren Hezkuntza Sailaren unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko beka deialdiaren onuradun.