Euskadik SICTED udalaz gaindiko administrazio publiko onenaren aitorpena jaso du

0

Turismo Saila eta Basquetour saritu dituzte gaur, Fitur 2023 azokaren esparruan, SICTED aurrerapen eta garapen handieneko udalaz gaindiko administrazio publiko gisa. Sariak SICTED destinoa kudeatzen ez duten administrazio autonomikoek emandako laguntza aitortzen du, SICTEDa bere lurraldean behar bezala garatzeko elementu egituratzaile, bultzatzaile, dinamizatzaile eta lagungarri gisa. Espainiako Helmugen Kalitate Turistikoaren Sistema Integrala (SICTED) Espainiako helmuga turistiko desberdinen kalitatea hobetzeko proiektu bat da, helmuga beraren barruan turistari zerbitzuen kalitate-maila homogeneoa eskaintzeko helburuarekin.

Aurten, SICTED-2023 Sarien XIII. Edizioa egingo da, 2022an egindako lana aintzatesteko, eta aintzatespen publikoa emateko. Estatuko Turismo Idazkaritzak, Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioarekin (FEMP) batera, SICTED sariak ematen ditu urtero, profesionalek, erakundeek, zerbitzu turistikoek eta helmugek kudeaketaren kalitatea hobetzeko egindako lana aintzatesteko. Sari horiek balioa ematen diote etengabeko hobekuntzaren aldeko proiektuan parte hartzen duten eta 2022an kalitate turistikoaren eta etengabeko hobekuntzaren alde egiten jarraitu duten erakundeen lanari.

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak sari hau jaso du, Euskadin SICTEDa behar bezala garatzeko elementu egituratzaile, bultzatzaile, dinamizatzaile eta laguntza-emaile gisa egindako lanagatik. Euskadi SICTED programan ari da lanean. Programa horrek turismo-helmuga batean kalitatea kudeatzeko sistema integral eta iraunkorra eskaintzen du 2007tik. Proiektu heldua eta oso finkatua da, eta turismoaren errealitate berrietara egokitzeko bere eredua eta metodologia berrikusi ditu.