Osakidetzak 2018-2019ko EEPko azken-aurreko hautaprobak egin ditu

0
Administrazio eta Kudeaketako goi-mailako teknikaria, Antolamenduko goi-mailako teknikaria eta Klimatizazio Instalazioetako teknikaria lanbide-kategorietako azterketak izango dira EEPko jardueraren ardatz larunbatean eta igandean
Datorren asteburuan amaituko dira Osakidetzaren 2018-2019ko EnpleguEskaintza Publikoko azterketak

Osakidetzak 2018-2019ko EEParen bigarren faserako aurreikusita dauden hautaprobekin jarraituko du. Urtarrilaren 21ean, larunbata, eta 22an, igandea, 2018-2019ko Osakidetzako EnpleguEskaintza Publikoko azkenaurreko azterketak egingo dira.

Hala, larunbatean Antolamenduko goi-mailako teknikariaren eta Klimatizazio Instalazioetako teknikariaren lanbide-kategoriei dagozkien hautaprobak egingo dira, eta igandean EEParen jarduera Administrazio eta Kudeaketako goimailako teknikariaren proban soilik oinarrituko da.

Guztira 2.314 lagun deitu dira asteburuan eskainiko diren 37 plazetako batzuetarako hautagai izateko.

Kategorien arabera, Administrazio eta Kudeaketako goi-mailako teknikariaren kategoria da ugariena 1.367 izangai bilduko ditu, eta ondoren Antolamenduko goi-mailako teknikariaren kategoria 795 lagun deituta daude—.

Asteburu honetako proba guztiak UPV/EHUko Elurreta ikasgelategian egingo dira, goizez.Larunbateko eta igandeko azterketak 9:30ean hasiko dira.

2018-19 EEP. 2023KO URTARRILAREN 21EKO ETA 22KO AZTERKETAK. UPV/EHU-KO ELURRETA IKASGELATEGIA (VITORIA-GASTEIZ)

 

Data, ordua, kategoriak, deitutako plazak eta deitutako pertsonak

 

Data

Ordua

Kategoria

Deitutako plazak

Deitutako pertsonak

2023/01/21

9:30

KLIMATIZAZIO INSTALAZIOETAKO TEKNIKARIA

4

157

2023/01/21

9:30

ANTOLAMENDUKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA

17

790

2023/01/22

9:30

ADMINISTRAZIO ETA KUDEAKETAKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIA

16

1.367

GUZTIRA                                                                3

37

2.314

 

2018/19ko EEParen bigarren faseko kategoria bakoitzeko proben egunari, orduari eta lekuari buruzko informazio xehatua, dokumentu honetan.

Asteburu honetan Antolamenduko goi-mailako teknikariaren, Klimatizazio Instalazioetako teknikariaren eta Administrazio eta Kudeaketako goi-mailako teknikariaren lanbide-kategoriei dagozkien hautaprobak egin ondoren, datorren asteburuan, hilaren 28an, larunbata, eta 29an, igandea, egingo diren probak baino ez dira geratuko 2018-2019ko EEPko hautaprobak amaitzeko.