Nafarroako gazteek azken bost urteetan beren egoera nabarmen hobetu dela ikusten dute

0

Nafarroako gazteen % 72,7k uste du beren egoerak nabarmen egin duela hobera azken urteetan, Nafarroako Gazteriaren Institutuak egindako 2022ko Nafarroako Gazteen Inkestaren arabera. Hala adierazi du Javier Remirez lehendakariorde eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak, gaur goizean inkestaren ondorio nagusiak aurkezterakoan. “Gure gazte gehienek duela 5 urte baino hobeto dagoela uste izateak gure politika publikoek funtzionatzen dutela baloratzera garamatza”, adierazi du.

Haren arabera, % 80,3ak aurreikusten du etorkizunean bere egoera hobea izango dela. “2021ean, 2021-2023 Nafarroako Gazteriaren III. Plana onartu genuen. Plan honetan 140 jarduera barne hartu dira, betiere lehentasuna biztanleria gazteari, bere gaitasunak aprobetxatuz, aukera gehiago eskaintzea izanik; jarduera hau martxan jarritako ildotik garatuko da, gogoan izanik gazteria gizarte eraldaketarako nahiz aldaketarako palanka bat dela”, arbuiatu du lehendakariordeak.

Esan bezala, bere helburua, aurreko urteetan eginiko azterketen ildo beretik, Nafarroako pertsona gazteak gaur egun nolakoak diren jakitea da. Horretarako, Nafarroako biztanle gazteen artean inkesta bat burutu da 14 eta 30 urte arteko adineko 1.400 pertsonen lagin batekin, axola zaizkien askotariko gaien gainean itaunduz; horien artean, prestakuntza, enplegua, osasuna, kultura, bere balio eta sinesmenak edo etorkizunerako itxaropenak, besteak beste.

Prestakuntza eta enplegua

Halaber, NGIko zuzendari gerenteak emaitza nagusienak eman ditu jakitera. Enpleguan, itaundutako pertsonen % 38ak lortutako prestakuntzarekin lotutako lanpostuak betetzen ditu. Bere ikasketen eta enpleguaren artean lotura gehien erakutsi duten gizarte taldeen artean daude emakumeak (% 44), goi mailako ikasketak dituzten pertsonak (% 43,8), pertsona emantzipatuak (% 42,8) eta Espainian jaiotakoak (% 48,4). Horrez gainera, unibertsitateko titulazioa dutenen artean emakumeak gehiago dira gizonezkoen aldean.

Azterketan parte hartu duten pertsonen aburuz, gurasoen ikasketa mailak baldintzatzen du pertsona gazteek ikasketa maila gorenago bat lortzea. Alegia, pertsona gazteek, bere gurasoek unibertsitateko ikasketak egin badituzte, aukera gehiago dute berdina egiteko.

Osasuna

Ia % 80ak esan du bere osasuna ona dela, fisikoa nahiz mentala. Ongizate emozionalari jarraiki, 10etik 9 umore onez edo alai bizi omen da denboraren gehiengoan edo ia beti. Hala ere, % 16a psikologiako edota psikiatriako adituengana joan izan da, osasun mentalarekin lotutako arrazoiengatik.

Osasun fisikoaren eta osasun ohituren harira, erdiak baino gehiagok (% 52,1) ziurtatzen du astean zehar ariketa fisikoa egin ohi duela; aitzitik, laurden batek onartzen du bizitza sedentarioa bat egiten duela. Bestalde, % 25ak onartzen du azken hilabetean mozkortu arte alkohola edan izan duela (% 24,8), eta % 18,6ak esan du azken astean egin duela.

% 17ak egunero erretzen omen du; datu horrek beherakada bat jarri du agerian, aurreko Nafarroako Gazteriaren Inkestakodatuekin alderatuta (% 33,1). Azkenik, erdiak baino gehiagok esan du fruta eta barazkiak kontsumitzen dituela gutxienez bost egun astean; eta portzentaje hori gorantz doa landa-inguruneetako egoiliarren eta emakumeen artean.

Berdintasuna gizon-emakumeen artean

Inkestan parte hartu dutenen % 49,1a jabetzen da gizonezko eta emakumezkoen arteko desberdintasunak txikiak direla. Hala ere, emakumeen % 42,1ek esaten duen bitartean desberdintasunak handiak edo oso handiak direla, soilik gizonezkoen % 25,4a dator bat balorazio horrekin. Ondorioz, lagin honetako gizonezko gazte nafar gehienentzat genero ezberdintasunak ez dira horren agerikoak.

Bateratzearen eta ko-erantzukizunaren harira, datuek onarpen orokorra (% 96,9) ematen dute aditzera. etxeko-lanak eta seme-alaben hazkuntza orekaz partekatzeari dagokionez. Aitzitik, % 38,1aren esanetan, emakumeak lanaldi osoa egiten duenean, familia-bizitzan eragina nabaritzen da. Alegia, arrakala bere horretan mantentzen da familia-bizitza eta profesionala modu erreal eta eraginkorrean uztartzeak dakartzan ko-erantzukizuna eta bateragarritasuna barne hartzen dituen irizpide formal horren harira.

Ildo horretatik, % 82,9ko kointzidentzia dago seme-alabak izaten dituzten emakumeen soldatak edo sustapena diskriminatzen dituzten enpresak zigortzeko ideiaren aurrean baina, aldi berean, bere esanetan hizkuntza inklusiboaren erabilera ez da lehenetsi izaten kolektiboaren baitan. Beraz, emaitzek islatzen dutenez, genero ezberdintasunen harira sentsibilitate orokor bat atzeman daitekeen arren, galdera zehatzagoak egiten direnean, kontraesanean dauden datuak bistaratzen dira.

Emakumeen aurkako indarkeria

Nafarroako pertsona gazteek emakumeenganako indarkeria oso larriari buruz neurriko adostasun bat erakusten dute, zeinen artean leudekeen erabakiak hartzen ez uztearen pareko ekintzak, mehatxatu, etxetik ateratzea debekatu, sexu harremanak borondatearen aurka izatera behartu, mespretxatu eta bere jarduerak hala nola beste pertsona batzuekin izaten dituzten harremanak kontrolatzea. Ildo horretatik, kolektibo hauek kontzienteago dira emakumeen aurkako indarkeria adierazpenak zaharragoak diren, lana duten edo goi mailako ikasketak dituzten emantzipatutako biztanleriaren artean gertatzen direla.

Bestalde, emakumeen % 25ak esan du noizbait indarkeria motaren bat jasan izan duela (bere lagunekiko isolatzea, kontrola, jazarpenak eta umiliazioak edo beldurra jasan izan dituela) unean-uneko bikote, bikote ohi edo senargaiaren aldetik. Ziber-indarkeriaren harira, gazteriaren esanetan hedatuz joan den arazo sozial bat dugu hizpide. Itaunduak izan direnen heren batek sexu izaerako argazkien eskariak jaso dituzte Internetetik edo eskatu gabe erakutsi izan dituzte, eta % 15,4ari sexua online egitea eskatu zaio.

Integrazio soziala

Biztanleria gaztearen hein handienak esan du babes pertsonalerako sare bat eskuragarri duela eta nahi duten adina alditan erabili dezakeela. Hala ere, halaber adierazten dute ez dela nahikoa organismo publikoek hornitzen duten babesa (bakarrik bizi diren adineko pertsonak, pentsiodunak, gazteak, langabetuak, migratu duten pertsonak). Gehienbat babes gutxi (% 51,2) edo batere (% 4,3) jasotzen dutelakoan dauden gazteak.

Gehiengoak ez du errefusik azaldu biztanleria migratzailearekiko, eta hamar biztanleko biren esanetan bere presentzia gehiegizkoa da. Nafarroako gazte gehienak asiloa eskatu ohi duten pertsonen harrera egitearen alde daude, politika, erlijio, arraza, etab. bezalako arrazoiengatik ihesi datozenean; baina heren baten esanetan, zirkunstantzia horien froga bat aurkeztu beharko litzateke.

Etorkizunerako itxaropenak

Gazteriaren gehiengoa zoriontsua da bere egoera pertsonalarekin, hamarrekiko % 7,8ko balorazio batekin. Orokorra da etorkizuneko bere itxaropenekiko baikortasuna, izan ere, % 80,3ak aurreikusten du bere egoerak pixkanaka hobera egingo duela. Azken honekin lotuta, ia hiru laurden azken bost urtetan ohartu da bere egoera nabarmenki hobetu dela.

Iritzia, balioak eta sinesmenak

Langabezia, lan-baldintzak, prekarietatea eta etxebizitzaren eskuragarritasuna omen dira gazteriaren kezka nagusienak.

Bestalde, politikak interes eskasa pizten du % 42,4arentzat eta inolakoa % 28arentzat. Interes handiagoa dute goi mailako ikasketak dituzten edo goi mailako ikasketak egin zituzten gurasoen seme-alabak diren pertsonek. Erakundeekiko konfiantza baloratzeko unean, gazteriak klase politikoari suspentsoa ematen dio eta aprobatu doitu bat udalari, Nafarroako Gobernuari eta justizia auzitegiei, hamarrekiko bost edo sei puntu emanez. Honen harira, Amatriain zuzendari gerenteak esan du datu hauek erabakigarriak direla atzekoz aurrera jartzeko lagungarriak diren gogoetari eta lanari bidea emateko.

Esparru espiritualaren edo erlijiokoaren harira, biztanleria gaztearen laurden bat ateoa omen da. Beste laurden bat berriz, katoliko ez praktikatzailea da eta % 6,3 fededuna eta praktikatzailea da. Bestalde, ia ehuneko hamaikak beste erlijio bat praktikatzen du. Eta Espainiatik kanpo jaiotako pertsonen % 67,7ak fededuna dela dio. Estatuan jaiotakoen artean, portzentajea erdira (% 34,9) murrizten da.

Kultura, aisialdia eta olgeta

Musika entzun, telebista edo plataforma digitaletako telesailak ikusi hala nola lagunekin elkartzea dira pertsona gazteek ia egunero egin ohi dituzten hiru jarduerak. Batez beste, astean zehar duten aisialdian eguneko 4,2 ordu horretan ematen dituzte, eta asteburuetan 8,4 ordu izaten dira. Eta pantailak, (telebista, bideo-jokoak, ordenagailua, mugikorra, etab.), batez beste, egunean 4 orduz erabili ohi dira.

Kultura edota artearen arloko jarduerak ohikoak dira kolektiboan, eta gazteriaren heren baten esanetan erabili ohi dira. % 16,7ak musika instrumenturen bat jotzen du, jarduera hau izanik hedatuena. Erabilgarri duten gastu propiotarako partidari dagokionez, gutxi gorabehera asteko 52 eurokoa da.