Nafarroako Gobernuko Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak bere profilak jarri ditu sare sozialetan

0

Nafarroako Gobernuko Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak sare sozialen profil propioak jarri ditu abian gaur. Horien bidez, Nafarroako I+G+b Sistemako (SINAI) herritarrekin, enpresekin, erakundeekin eta eragileekin komunikazio hurbilagoa eta zuzenagoa lortu nahi da, sektore espezializatuenen artean presentzia digitala areagotzeaz gain.