Salut Empordà fundazioaren bisita EEGko ESIaren balioan oinarritutako arreta ezagutzeko

0

Salut Empordà fundazioaren ordezkaritza batek ESIa bisitatu du, bertatik bertara ezagutzeko gure erakundeak nola ebaluatzen eta hobetzen duen osasuneko eragina eta zer erabaki mota hartzen dituen sistemaren iraunkortasuna bermatzeko.

Horretarako, zuzendari gerenteak, gure ESIaren ezaugarriak aurkeztu ondoren, erakundeak kudeaketan egindako bidea azaldu du, pazienteekiko harremanaren eraldaketak dakarren balioaren ekuaziora iritsi arte.

Sarrera horren ondoren, Berrikuntzako zuzendariordeak hauek izan ditu hizpide: zenbakitzailea eta osasun-emaitzak, CROMak eta PROMak informazio-sistema korporatiboen bidez, pazientearen esperientzia (PREM) eta benchmarking-komunitateak. Halaber, Ebaluazio Ekonomikoko zuzendariordeak honako izendatzaile hau izan du ardatz: Pazientearen kostua eta gaixotasunaren kostua. Bestalde, Patricia Cobosek, Bularreko Patologiako Unitateko fakultatiboak, alderdi praktikoari heldu dio, eta bularreko minbiziaren kasu jakin bat azaldu du.

Amaitzeko, bi erakundeek interes bereziko eremu komunak trukatu dituzte.