Automozioaren sektorean aldea markatzen duen digitalizazio disruptiboa

0

2018an sortu zenetik, Caronte Web Studio diseinuan, online marketinean, eta kokapen organikoa (SEO) eta ordainpekoa (SEM) bilatzaileetan aritu da, 200 bezero baino gehiago lortu izan dituelarik mota guztietako sektoreetan. Hala ere, 2020 urtetik aurrera, bere ahaleginen zati handi bat automobilgintzaren  beharrak betetzera bideratuta egon da, azken urteetan hainbat krisialdi izan dituen sektorea.

“Automobilgintzaren sektoreak marketin digitalaren antz handia du: etengabeko eboluzioan dago, eta egokitu beharra dago. 2023an autoak saltzen jarraitu nahi duten kontzesionarioek 2022an egiten zen bezala, jokoz kanpo geratuko dira”, dio Jon Rivasek, Caronte Web Studioko CEOa. Konpainia, Arregui (Volvo, Subaru, SsangYong eta DFSK) edo Araba Lascaray (Citroën, DS Auto, Opel) bezalako bezeroentzat lan egin duena, sektore honetarako marketin disruptiboaren aldeko apustua egiten du; marketin mota horrek, bihurketa-tasa hobetzeko, marka-estrategia sendoagoa lortzeko eta ibilgailuen salmentak haunditzeko gai dela erakutsi du.

Arrakasta kasu aipagarri bat Grupo Anton Motor enpresarentzat diseinatutako estrategia izan da, Anton Cars, Opel Videinsa, Citroën Álava Lascaray eta DS Store Gasteiz markek osatzen dutena. Automobilgintza sektorerako bakarrik eta esklusiboki lan egiten duen talde honek, urte asko daramatza Karonterengan konfiantza izaten, eta urte horietan oso emaitza positiboak ikusi ditu.

Zehazki, web bihurketa eta eguneroko lead kopurua iturri propioen bidez handitzea lortu da, coches.net bezalako ohiko atari bertikaletako dependentzia sahiesteko. Horrekin batera, erosketa-prozesua erraztu eta bizkortzeko, ibilgailuen salmentarekin lotutako barne-prozesu gehienak automatizatu dira. Marka-identitateari dagokionez, Caronte Web Studioak lan sakona egin du konpainiari kohesioa, batasuna eta egonkortasuna emateko, By grupo Anton sortuz. Marka horretan lehen aipatutako beste marka guztiak biltzen dira.

Etengabeko eboluzioan dagoen sektorea

Automobilgintzaren sektorearen erronkak epe labur eta ertainean, Espainian zahartutako automobil-parkea berritzen saiatzea da, batez beste 13 urtekoa ingurukoa dena. Aurre egin beharreko erronkak hauek dira: prezioen igoera, bezeroei finantzaketa interesgarriak eskaintzeko zailtasunak, kotxeak entregatzeko epe laburrak edo markek bultzatze duten agentzi modelu berriak.

Gainera, kontzesionarioen zuzeneko salmenta izugarri murriztu da 2020. urtetik.  Horregatik, funtsezkoa da salmenta-estrategia bi zutabe nagusitan oinarritzea hemendik aurrera: marketin digital disruptiboa eta prozesuen automatizazioa. Gakoa, lead-en kualifikazioa zehatz-mehatz jakitea da, unerik egokiena eta bezero bakoitzarentzat produktu perfektua ezagutzeko. Hori guztia teknologiari, marketin digitalari eta estrategia eta plangintzari esker egin daiteke.

Kit digitala’, marketin digitalean dirulaguntzen inbertsioak laguntzeko ekimena.

Hainbat sektoretako enpresa askok dagoeneko Kit Digitala erabili dute marketin digitaleko estrategian inbertitzeko asmoz. Espainiako Gobernuaren ekimena iaz sortu zen, eta ETEentzako eta autonomoentzako irtenbide digitalak ezartzea sustatzen du. Itzuli beharrik gabeko zuzeneko dirulaguntza baten bidez, programa hau Europako funtsez hornitzen da eta enpresak hazteko zerbitzu ezberdinak ahalbidetzen ditu, esaterako: web garapena eta posizionamendua Googlen, merkataritza elektronikoaren garapena edo sare sozialen kudeaketa.

Bonu digitala lortzeko eta digitalizaziorako laguntzak jasotzeko, urrats erraz batzuk jarraitzea besterik ez duzu behar: ‘Kit Digital’ laguntza-programarako plataforman izena ematea, enpresak baldintza guztiak betetzen dituela egiaztatzea eta diru-laguntza eskatzea, hau 12.000  eurorainokoa izan daiteke. Horren ondoren, agente digitalizatzaile ofizial bat aukeratu ahal izango duzu eta enpresako prozesuak pixkanaka hobetu ahal izango dituzu.

Etengabe eboluzionatzen ari den sektore honen aurrean, horrelako ekimenek, are gehiago, enpresetako premietara egokitutako estrategia berriak eguneratzea eta diseinatzea sustatzen dute, Caronte Web Studio bezalako profesionalen eskutik.