Zarauzko Udalaren berdintasun ordenantza jendaurrean

0

Zarauzko Udalbatzarrak 2017ko maiatzeko osoko bilkuran onartutako Zarauzko Udaleko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Udal Ordenantza lege berriari egokitzeko prozesua ireki du Parekidetasun departamentuak.

Prozesu partehartzailea egin da Berdintasun kontseilua, Udal langile eta politikariekin eta orain, herritarren eskura ere jartzen da, beren ekarpenak egin ahal izateko.

Interesdun orok euren ekarpenak berdintasuna@zarautz.eus helbidera bideratu beharko dituzte apirilaren 14ra bitartean.

Udal webguneko ‘parte hartu’ atalean aurki daiteke proposamenaren inguruko informazioa.