Udako euskara ikastaroetan izena emateko epea zabalik

0

Gaur, apirilak 17, ireki da udako euskara ikastaroetan izena emateko epea eta 2023ko maiatzaren 5era arte egongo da zabalik.

Interesdunek bete beharreko baldintzak:

  1. Aldez aurretik IVAPeko deialdien bidez ikastaroren bat egina izatea.
  2. Zerbitzu aktiboan, senideak zaintzeko eszedentzian edo zerbitzu berezietan egotea 2022ko maiatzaren 3tik 2023ko maiatzaren 5era bitartean.
    • Aldi baterako kontratatuen eta ordezkoen kasuan, epe horretan guztira sei hilabetetik gora lan egin behar izan dute Osakidetzan.

Deialdi honetan aurrez aurreko ikastaroak eskainiko dira.

EZ da 4HE prestatzeko ikastarorik eskainiko, ezta autoikaskuntza bidezko ikastarorik ere.

Udako ikastaroek bete beharreko baldintzak:

  • Matrikula-orria bertan zehaztuta dagoen ikastaroa egiteko bakarrik erabili ahal izango da.
  • Ikastaroak HABEk araututako ikastaro modulua izan behar du.
  • Euskaltegi publikoek edo pribatu homologatuek eman behar dituzte.
  • Gutxienez 80 ordukoak izan behar dute.

Deialdiari buruzko informazio osoa eta eskabidea egiteko Intranet korporatiboan Euskara atalean.