Getariako udalarekin alokatzeko zuzkidura-bizitokiak eraikitzeko hitzarmen bat sinatzea baimendu da

0

Gobernu Kontseiluak baimena eman du Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak hitzarmena sinatzeko Getariako Udalarekin, Udalak Balentziaga kalean lursail bat dohainik laga dezan alokatzeko zuzkidura-bizitokiak eraikitzeko. Eusko Jaurlaritzak Etxebiden etxe bat eskatuta duten pertsonei txandaka eskainiko dizkie apartamentu horiek gehienez bost urterako eta euren diru-sarreren % 30 gaindituko ez duen hileko kanon baten truke.

Saila arduratuko da Hiri Antolamenduko Plan Berezia kontratatzeaz eta egiteaz, egungo eraikina eraisteko proiektuak egiteaz eta sustapen berria eraikitzeaz. Erdisotoko solairuan Udalari lagako zaizkion lokalak sortuko dira, eta Udalak izapidetuko du aipatutako Plan Berezia.