Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea Estatuko 10 ospitale publiko onenen artean

0

Aintzatespen hori posiblea izan da Ezkerralde Enkarterri Gurutzetako ESIko kide garen profesional guztion lanari esker.

Osakidetzako Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea Estatuko 10 ospitale publiko onenen artean dago, Estatuko erreferentziako 25 ospitaleen Forbes Zerrendaren arabera. Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleari eta haren zerbitzuek ematen duten osasun-arretari egindako aitortza da, zenbait arlo, tratamendu eta patologiatan Espainiako eta Europako eremuetan erreferente gisa.

Forbes zerrenda egiteko, 700 ospitale baino gehiago aztertu dira, eta nazioarteko hainbat indize aintzat hartu dira, besteak beste jasotako sariak eta zentroen azken lorpenak.

https://forbes.es/listas/264530/lista-forbes-los-25-hospies-de-refera-en-espana/