Salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren arloan lanbidea uzteko diru-laguntzak 2023

0

Web honetan argitaratu da Salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren arloan lanbidea uzteko diru-laguntzak 2023

Xedea

Salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren arloan, adin handiko garraiolariek, ezintasun iraunkor absolutua edo osoa aitortua dutenek eta baliaezintasun handia aitortua dutenek lanbidea bertan behera uztea sustatzeko laguntza-erregimena (2023. urtea).

Aurrekontuko zuzkidura

450.000,00 €

Prestazio ekonomikoa

Laguntzaren banakako zenbatekoa

  • Salgaien errepideko garraioa ibilgailu astunetan eta bidaiariak autobusez garraiatzeko zerbitzu publikoa.
    • 4.100 euro, hirurogeita bost urte betetzeko geratzen zaien seihileko bakoitzeko.
  • Salgaien garraio publikoa ibilgailu arinetan
    • 2.600 euro hirurogeita bost urte betetzeko geratzen zaien seihileko oso bakoitzeko.
  • Ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia
    • 10.000 euro. 

Adinaren eskakizuna eta ezintasun iraunkor absolutuarena edo baliaezintasun handiaren eskakizuna betetzen baditu diru-laguntzarik handiena emango zaio (biak batera, ez).

Banakako diru-laguntzen zenbateko osoak ezarritako aurrekontu-partida gainditzen badu (450.000 euro) eskakizunak betetzen dituzten eskabideen artean banatuko da.

 

Ordainketa-modua:

Laguntza ematea erabakiz gero, behin garraiolariak jarduera utzi duela egiaztatutakoan, oso-osorik ordainduko zaio (+info «justifikazioa eta ordainketa» atalean).