Maiatzaren 28an hauteskundeak egingo dira Bizkaiko eta Gipuzkoako zenbait toki-erakunde txikitan

0

Maiatzaren 28rako, udal-hauteskundeekin eta Batzar Nagusietarako hauteskundeekin bat etorriz, 6 toki-erakunde txikitan ere deitu dira hauteskundeak.

4 Bizkaikoak dira (Belandia, Lendoño Abajo, Lendoño Arriba eta Mendeika) eta 2 Gipuzkoakoak (Ereñotzu eta Itziar).

Horietako lautan (Lendoño Goikoa, Mendeika, Ereñotzu eta Itziar) hautagaitza bakarra aurkeztu da.

Lendoñobeiti eta Belandian ez da hautagaitzarik aurkeztu.