Bingen Zupiriak Arte Ederren Museoak eta Gondra Barandiaran Fundazioak antolatutako udako ikastaroaren aurkezpenean parte hart du

0
Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak parte hartu du gaur goizean Arte Ederren Museoak eta Gondra Barandiaran Fundazioak aurtengo «Bitxikeriak eta gauza miresgarriak. Arteari eta bildumazaletasunari bruuz” programaren aurkezpenean.

Udako ikastaroan gogoeta egingo da bildumak deritzen multzo ezagunetan obrak prestatu eta ordenatzeko interes pertsonalari eta erantzukizun pribatu edo publikoari buruz. Uztailaren 5, 6 eta 7an egingo diren 13 saioek mundu osoko bildumen eta museoen arduradunak bilduko dituzte, gai honetan baimendutako beste ahots batzuekin batera.

Bestalde, Arte Ederren Museoak eta Gondra Barandiaran Fundazioak Prestakuntza Beken programa bat aurkeztu dute. Programa horrek zazpi beka eskaintzen dizkie beren prestakuntza handitu nahi duten gazteei, beren profesional-taldearen tutoretzapean.

Informazio gehiago: https://bilbaomuseoa.eus/eu/hasiera/

Informazio gehigarria