Durangaldea, Busturialdea, Lea-Artibai eta Debabarreneko 60 enpresak jaso dute gaur enpresa berritzailearen Hazinnova akreditazioa

0

Bizkaiko Durangaldea, Busturialdea, Lea- Artibai, eta Gipuzkoako Debabarrena eskualdeetako 60 enpresak enpresa berritzailearen ziurtagiria jaso dute gaur, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren, SPRIren eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren eskutik. Ziurtagiria jaso duten enpresa horiek berrikuntza ez teknologikoko mikro-proiektuak ezarri dituzte beren erakundeetan merkatuan duten posizioa hobetzeko.

Ziurtagiri honen banaketa-ekitaldia gaur goizean egin da Ermuko Izarra Center-en, eta bertan izan dira Alberto Fernández, Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Berrikuntzaren zuzendaria, Gotzon Bernaola, Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziaren berrikuntza koordinatzailea eta Juan Carlos Abascal, Ermuko alkatea.

Ermuko ekitaldi hau EAEko hainbat eskualdetan egingo diren bost ekitaldietatik bat izango da. Beren bitartez EAEko 321 ETEk berrikuntzaren euskal ekosisteman sartzeko egindako ahalegina aitortuko da.

Topaketa honetan, ETEen ondoan izan dira sareko tokiko agenteen ordezkariak, laguntzaile izan dituztenak berrikuntzako mikro-proiektuen ezarpen-prozesuan: Ermuko Udala, Durangaldeko Enpresen Elkartea, Debegesa Debabarreneko

garapen-agentzia, FVEM Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioa, Bizkaiko Merkataritza Ganbera, Arrantzarako Tokiko Ekintzarako Taldea (GALP), Lea-Artibai Fundazioa, Basque Food Cluster, Lanbide Ekimenak, Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterra, Konfekoop Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa, Mendinet Landa Garapenerako Elkartea eta Habic, Euskadiko ekipamendu, altzari eta diseinuaren klusterra.

Ziurtagiri hau gaur jaso duten Durangaldea, Busturialdea, Lea- Artibai eta Debabarreneko enpresa txiki eta ertainek 76 proiektu osatu dituzte Hazinnova 2022 deialdiaren bidez. Berrikuntzak produktuetan zein negozio-prozesuetan, fabrikazioan, logistikan, merkaturatzean, administrazioan edo finantzetan egin dituzte.

Banaketa-ekitaldiaren ondoren, berrikuntzako kasu praktikoak aurkeztu dira. Horietan, Hazinnova 2022 programan parte hartu zuten enpresetako hiruk beren esperientzia praktikoak eta lortutako emaitzak partekatu dituzte: Jeremías Ingeniería e Innovación, Iurretakoa, Plastibor, plastikoak injekzio-prozesuen bidez eraldatzen dituena eta Amorebietan dagoena; eta Boj Olañeta, Eibarko konpainia, sukalderako era guztietako tresnak egiten dituena.

Datorren ekainaren 26an, beste 47 enpresak, oraingoan arabarrak, Hazinnova ziurtagiria jasoko dute Arkauten egingo den ekitaldian.

2022ko deialdian, Hazinnova programak 2.760.000 euroko aurrekontua izan du.

Hazinnova 2023 deialdia

Hazinnova 2023 deialdia zabalik dago jada eta interesa duten enpresa berriek urriaren 26ra arte eskatu ahal izango dituzte laguntzak. Programak 2,7 milioi euroko aurrekontua du esleituta urte honetarako.

HAUEXEK DIRA HAZINNOVA ZIURTAGIRIA JASO DUTEN Durangaldea, Busturialdea, Lea-Artibai ETA DebabarrenEKO 60 ENPRESAK

 

DURANGALDEA

  

ACABADOS AERONAÚTICOS DE BIZKAIA SL Mallabia
AIRTALDE S.L. Berriz
AMILIBIA Y DE LA IGLESIA, S.A. Amorebieta-Etxano
AUXILIARES HIRUKOBAT S. L. Berriz
AZAROS 21, S.A. Atxondo
BILBU S.L. MATERIALES DE CONSTRUCCION Amorebieta-Etxano
BLUM NOVOTEST IBERICA SL Ermua
HARAKAI S. COOP Amorebieta-Etxano
INDUSTRIAS G.ARIZAGA Zaldibar
INDUSTRIAS ITTE, S.A Zaldibar
INNOCUT, S.L. Ermua
JEREMÍAS ESPAÑA, S.A. Iurreta
JEREMIAS INGENIERÍA E INNOVACIÓN S.L. Iurreta
JEREMIAS LOGISTIC SERVICES S.L. Iurreta
KATIAK, S.A. Izurtza
LARRAKO HARAGIAK SL Amorebieta-Etxano
MANUFACTURAS GES, SA Ermua
MECANIZADOS INDARPAK, S.L. Iurreta
MUELLES ZALDUA, S.L. Zaldibar
PACK&PAL MINTEGUI, S.L. Abadiño
PLASTIBOR SLU Amorebieta-Etxano
POLYPAL STORAGE SYSTEMS, S.A. Iurreta
SOLDADURA LAGUNAR SL Ermua
SORKUNTZAREN LURRALDEA SORLAND, S.L. Abadiño
TALLERES ASCA, S.L. Abadiño
TALLERES UNAMUNZAGA S.A. Abadiño

1-     

  

BUSTURIALDEA

 

COFRADIA DE PESCADORES SAN PEDRO BERMEO Bermeo
DISEÑO DE BAÑO DISBAINU S.A.L. Busturia
EBAKI XXI S.A. Muxika
EXCLUSIVAS GERNIKA S.A. Gernika-Lumo
HIJOS DE JOSE SERRATS S.A. Bermeo
LGK S.L. Gernika-Lumo
METALTÉRMICA GAI S.A. Gernika-Lumo
TRANSPORTES URRUTXUA S.L. Gernika-Lumo
TRANSPORTES Y LOGÍSTICA CARMELO S.L. Gernika-Lumo

  

LEA ARTIBAI

 

COFRADIA DE PESCADORES SANTA CLARA ONDARROA Ondarroa
CONSERVAS AGUIRREOA Ondarroa
EZENARRO AROZTEGIA SL Etxebarria
HIGH IDENTITY BUILDINGS SOCIEDAD LIMITADA Ondarroa
PESCADOS LLORENTE Ondarroa

  

DEBABARRENA

 

ALIMEK SERVICIOS EN GESTION DE ALIMENTOS S.A Elgoibar
APLICACIONES PRACTICAS ELECTRONICAS, S.A. Eibar
BALENZATEGUI S.A. Elgoibar
BOJ OLAÑETA, S.L. UNIPERSONAL Eibar
CENTRO DE MECANIZADOS ARILAN S.L. Elgoibar
CONSERVAS ZIZZO S.L. Mutriku
EITEK IT&SECURITY FOR BUSINESS S.L. Eibar
ELECTRICIDAD URKI, S.A. Eibar
FERRETERIA UNCETA SA Elgoibar
GRUAS APALATEGUI SL. Elgoibar
HANNA INSTRUMENTS, S.L. Eibar
KARAKATE SA Elgoibar
KORPION S.L Mutriku
MANUFACTURAS RESORT S.L. Eibar
NUMATOR, S.A.L Soraluze/Placencia De Las Armas
QUIMICA VASCA SA Mendaro
REC ACCESORIOS, S.L. Eibar
SORALUZE MAKINA BEREZIAK S.L.L. Soraluze/Placencia De Las Armas
TORNILLERÍA ORUESAGASTI S.A Soraluze/Placencia De Las Armas
XUNZEL ENERGY S.L. Mendaro