Osasun Sailak eta Osakidetzak lankidetza-hitzarmena sinatu dute Josep Carreras elkartearekin, leuzemiaren aurka borrokatzeko

0
  • Osakidetzak eta Josep Carreras fundazioak elkarlanean jardungo dute Euskadin bizi diren eta zelula ama hematopoietikoen transplantea behar duten pazienteen osasun-arreta hobetzeko
  • Bestalde, Gobernu Kontseiluak baimendu du, era berean, lankidetza-hitzarmena sinatzea adikzioen arloko programak garatzeko, 146.000 euro baino gehiagoko balioarek

Gobernu Kontseiluak baimena eman du Osasun Sailaren, Osakidetza – Euskal Osasun Zerbitzuaren eta Josep Carreras fundazioaren artean lankidetza-hitzarmena sinatzeko, Euskadin REDMO Hezur-muinaren Emaileen Erregistroaren garapena bermatzeko. Hitzarmena 8.353.800 €-koa da, lau urtarokotan banatuta.

Hitzarmen honen bidez, Osakidetzak eta Josep Carreras fundazioak elkarlanean jardungo dute Euskadin bizi diren eta zelula ama hematopoietikoen transplantea behar duten pazienteen osasun-arreta hobetzeko, honako ekintza hauen bidez:

  • Euskal Autonomia Erkidegoan zelula ama hematopoietikoen borondatezko ematea sustatzea, Fundazioarekin eta Osasun Sailarekin elkarlanean.
  • Osasun Zerbitzuko zentroen histobateragarritasuneko laborategiak erabiltzea emaile izateko hautagaien HLA tipifikazioa egiteko.
  • Emailearen datu pertsonalak erregistratzea Euskal Autonomia Erkidegoan eta haien HLAren tipifikazioa.
  • Emaile ez-ahaidetuen datuen informazioaren kalitatea etengabe hobetu dadin sustatzea.

Arreta integrala eta droga-mendekotasunen prebentzioa 

Bestalde, Gobernu Kontseiluak baimena eman du, era berean, Osasun Sailak Bilboko Elizbarrutiko Cáritasekin lankidetza-hitzarmen bat sinatzeko, adikzioen arloko programak garatzeko. Zehazki, Hontza programa  da, Bilboko Elizbarrutiko Cáritasen Larrialdietako eta Gaueko Harrerako Zentroaren kudeaketaren ingurukoa; 146.130 euroko balioan sinatu da.

Hitzarmen hori Adikzioen Planean sartzen da; plan horren hirugarren jardun-ardatza adikzio-arazoak dituzten pertsonei arreta integrala bermatzean zentratzen da, eta arreta integral hori haien banako beharretan oinarritzen da. Horretarako, haien berezitasuna errespetatzen du eta kalteberatasun handiko egoeran dauden pertsonek baliabideetarako sarbidea dutela bermatzen du; horretarako, haien oinarrizko beharretan laguntzeko eta behar horiei erantzuteko bide ematen du, arrisku eta kalteak murrizteko ikuspegitik. Hiru programak Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak finantzatzen dituzte elkarrekin.