Oporretan, zabalik izango da Barakaldo, eta doako jarduerak proposatuko ditu, hala nola udako zinema Gorostitzan

0

Udan Bai udako programazio berezia, berriz, Barakaldoko jaien ostean hasiko da, uztailaren 24an, eta abuztuaren 17an amaituko Gorostitza, Bagatza, Errekatxo, Gurutzeta, San Bizente, erdialdea, Lutxana eta Arteagabeitia auzoetan gauzatuko da programazioa

Ez da Barakaldon jai-giroa etengo, ordea, uztailaren 23an Barakaldoko Karmenetako Jolin eta Deabruri agur esan ostean.  Aurten, udalak erabaki du kultur jarduera ere ez dela etengo udako oporraldien karietara, eta horregatik Udan Bai programa berrabiarazi du: uztailaren 24tik abuztuaren 17ra bitartean auzoz auzo gauzatuko diren adin guztietako herritarrei zuzendutako doako kultur jardurak.  «Badakigu jakin jende asko geratzen dena uda partean hirian, eta haiei ere aire zabalean kulturaz doan gozatzeko aukera eskaini nahi diegu. Helburu horrekin sortu zen Udan Bai udan laugarren urtez jarraian auzoak zeharkatuko dituen programa», azaldu du Nerea Canterok, Barakaldoko Udaleko Kulturako zinegotziak.

Udan Bai bederatzi proposamen kulturalekin itzuliko da astean behin, eta hainbat auzotan barrena ibiliko da kultura hiriko plazetara hurbiltzen. Horrela, uztailaren 24an hasiko da Eskulturen plazan, eta abuztuaren 17an amaituko da Arteagabeitian, tartean, Gorostitza, Bagatza, Gurutzeta, Errekatxo, Retuerto, San Bizente eta Lutxana auzoak zeharkatu ondoren. «Arte eszeniko desberdinez gozatu ahal izango da: musika, herri-kirola, aire zabaleko zinema, kalejirak, magia, zirkua… barakaldar guztiek zerbait interesgarria eta gustukoa aurki dezaten Barakaldon udako hilabete hauetan», azaldu du Canterok, herritarrak programa horretaz gozatzera gonbidatuz.

UDANBAI 2023

  • UZTAILAREN 24TIK ABUZTUAREN 17RA
  • AUZOETAN

Eskulturen plaza                    20:00 h Nazioarteko folklore jaialdia

GOROSTITZA: zelaiak          20:00 h Familia cinema aire zabalean

BAGATZA: Xakearen plaza   19:30 h Herri kirolen agerraldia

GURUTZETA: plaza                19:30 h Azkona pailazoak  «Parranda Tutiplen»

ERREKATXO:                          19:30 h Familia ikuskizuan «EN-MASKARADOS»

RETUERTO: Galsua plaza     19:30 h JAZZA  The Gold Quartet

SAN BIZENTE                          19:30 h Batu-Klang perkusio kalejira

LUTXANA                                 19:30 h Dixie jazz Molto New Vivace kalejira

ARTEAGABEITIA:                    19:30 h «La Kerme» kalejira. Gorakada konpainia
Azkue ingurabidea