Digitalizazioa eta kudeaketa aurreratua elikaduraren eta egurraren balio-katean

0

Gaur goizean «Elikaduraren eta egurraren balio-katean 3S inguruneak sortzeko ezagutzaren digitalizazioa eta kudeaketa aurreratua» udako ikastaroa egin da Miramar Jauregian, EuskadiPrebenek eta Osalanek antolatuta.

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuorde Elena Pérezek eta Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendari Jone Miren Fernández Landak inauguratu duten udako ikastaroa Euskadiko Elikaduraren eta Egurraren Balio Katerako Laneko Segurtasun eta Osasunerako 2019-2025 Estrategia Sektorialean kokatzen da. Estrategia hori Osalanek sustatu du, sektorean jarduten duten eragile sektorial, sozio-laboral eta teknologikoekin lankidetzan, eta abiapuntutzat hartzen du gaur egungo unea oso markatuta dagoela lan-ingurunean aldaketak eragiten dituzten teknologia berriekin, eta, ondorioz, beharrezkoa dela lehen sektoreko lan-arriskuen prebentzioaren egoerari berriro ekitea.

Bere hitzaldian, Elena Pérezek azpimarratu du beharrezkoa dela prebentzio-kultura eta «zero» ikuspegia ezartzea elikaduraren eta egurraren balio-kate osoan, eta ez izatea toleranteak istripu hilgarriekin eta gaixotasun profesionalekin, kate horretako bizi- eta lan-baldintzak hobetzeko.

«Asko dira oraindik aurrean ditugun erronkak, bai eta hasieran hartu genituen konpromisoak ere, Lan eta Enplegu Sailak, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak eta gizarteko eta sektoreko eragile ugarik sinatu genuen akordio sozial batean, eta urtetik urtera hazten jarraitzen du, eragile berriak gehituz, eta eragile horiek beren jarduera-arlo bakoitzetik ekarriko dute hondarra», gogorarazi du sailburuordeak.

Amaieran, Lourdes Íscar Osalaneko zuzendari nagusiak nabarmendu duenez, «ikastaro honen bidez, balioa eman nahi izan diogu ikerketaren, berrikuntzaren eta ezagutzaren kudeaketaren arloko erakunde eta instituzioek beren langileen ongizatea baldintzatzen duten elikaduraren eta egurraren balio-kateetan ingurune osasungarriagoak eta seguruagoak eraikitzeko”.