Nafarroako Gobernuak Adimen Artifizialaren ikerketa indartu du, NUPek eta NAIR Centerrek hitzarmena sinatuta

0

Nafarroako Gobernuak, Adimen Artifizialaren Nazioarteko Ikerketa Zentroaren (NAIR Center) bidez, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute zerbitzuen eta azpiegituren erabilera partekatua eta ikerketa bateratua sustatzeko, ezagutza transferitzeko eta adimen artifizialaren arloan talentua erakartzeko, prestatzeko eta garatzeko, bi erakundeek arlo horretan garatzen dituzten jardueretan ahalik eta inpakturik handiena lortzeko.

Horrela jaso da Juan Cruz Cigudosa Ekonomiako eta Ogasuneko zein Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak eta Ramón Gonzalo NUPeko errektoreak berriki sinatu duten hitzarmenean, horrek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.