Emakumezkoen harrobiko taldeen denboraldiaurreko partidak

0

Abuztua lagunarteko partidAz beteta dator gure emakumezkoen harrobiko bi taldeentzat. Emakumezkoen B taldea izango da denboraldi ofizialaren hasierari begira prestatzen hasiko den lehena. Jonathan Ledesmaren nesken egutegia zehaztuta dago, Estatuko bigarren mailan gazte zurigorrientzat beste proba gogor bat izango denari begira. Liga CA Osasunaren aurkako derbiarekin hasi aurretik, bigarren taldeak Lehen Mailan arituko den SD Eibarren aurka jokatuko du. Norgehiagoka larunbat honetan jokatuko da, abuztuaren 5ean, 12:00etan, Lezaman, 8. zelaian.

Gainera, Sporting Gijónen aurka neurtuko da Mareon (5. zelaia), abuztuaren 9an, asteazkena, 17:00etan eta abuztuaren 12an, larunbata, ordu berean, Briviescan (Burgos), Atletico Madrid «B» ren aurka. Madrildarren filiala 1. RFEF-eko mailan lehiatuko da, aurreko denboraldian gora egin ondoren. Hurrengo astean Pisuerga Txapelketaren txanda izango da. Zuri-gorriek Burgos CF izango dute aurkari abuztuaren 18an, ostirala, 18:00etan Melgar de Fernamentalen.

Abuztuaren 23an, asteazkena, Santanderrera joango da taldea CDE Racingen aurka jokatzeko. Norgehiagoka 12:00etan hasiko da eta larunbat horretan bertan, abuztuaren 26an, Laudioko jaien barruan, Ledesmak zuzendutako neskek Ellakuriko zelaian jokatuko dute 17:00etan Bigarren RFEF mailako Bizkerre taldearen aurka.

Liga hasi aurreko azken norgehiagoka Asturiasen izango da (zelaia konfirmatzeke dago oraindik), irailaren 2an, Deportivo Abanca talde indartsuarekin topo egiteko. Probek amaiera izango dute bertan, irailaren 9an edo 10ean Lezaman CA Osasunaren aurka jokatuko den ligako lehen jardunaldiaren aurretik.

Bestalde, C taldea ere asteburu honetan hasiko da lagunartekoekin. Aurten Jon Diaz de Ceriok zuzentzen duen taldeak Avilesen jokatuko duen triangeluarrean Real Aviles izango du aurkari 17:30ean eta 18:15ean Viajes Interrías FF, bere liga bereko aurkaria. Abuztuaren 12an, larunbatean, Athletic Cluben hirugarren taldeak ta Atletico Madridek Briviescan neurtuko dituzte indarrak, bertan jokatuko duten partidua aprobetxatuz. Norgehiagoka ere 12: 00etan jokatuko da.

«B» EH Kopa jokoan, abuztuaren 16an (asteazkena), Berriozarren, Nafarroako taldearen aurka (20:00etan) eta Unben, abuztuaren 19an (larunbata), 19:00etan, SD Eibar «C» taldearen aurka. Añorgaren aurka Usurbilen abuztuaren 23an, asteazkena, jokatuko den neurketaren ordua baieztatzeke dago, baita EH Kopako «B» partida San Inazion abuztuaren 26an, larunbata. Liga hasi aurreko azken proba irailaren 2an izango da, «B» EH Kopako norgehiagoken ondorioz suertatutakoa.