Lurralde Kohesioak 8 milioi euro banatu ditu 160 udal eta kontzejuren artean, iazko energia-gainkostuari aurre egiteko

0

Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren bidez, 8 milioi euro banatu ditu Nafarroako 160 udal eta kontzejuren artean, 2022an Ukraniako gerraren ondorioz, erregistratutako gainkostu energetikoari aurre egiteko.

Ezohiko funts honen banaketa toki-erakunde bakoitzak erregistratu izan duen kostuaren gehikuntzaren hala nola bere ahalmen fiskalaren arabera finkatu da. Horrela, helburua da energiaren gastuaren gehikuntza konpentsatzea hala nola udaletan eta kontzejuetan, herritarrekiko administrazio hurbilena izanik, finantza ahalmen kaltetua berreskuratzea.

Banaketa kostu garbi global energetikoan gehikuntza bat akreditatu duten 160 toki-erakunderen artean finkatu da. Nabarmentzekoak dira esleipenen artean, Iruñara bideratutako 1.620.000 eurokoa; Tuterarako 500.000 eurokoa, 295.000 Zizur Nagusiaren kasuan; 275.000 euro Burlatarako; 215.000 euro jasoko dituzte Uharten edo Antsoainen; Altsasurako 195.000 euro; Tafallaren kasuan 190.000 euro; Lizarrarako 165.000 euro; edo Erriberri eta Zangozarako 100.000 euro, beste esleipenen artean.

Abuztuan zehar erakunde onuradunei ordaintzea aurreikusitako 8 milioi euroek, osatu egiten dute 2022an Ukrainako gerraren ondorioz jazotako gasaren nahiz argiaren prezioaren igoeragatik bere finantzaketa premiak asetzekotan udalerri eta kontzejuetara bideratu izan zen 4,2 milioiko funtsa. Bestalde, COVID-19ko pandemia zela-eta, foru Exekutiboak beste ezohiko funts bat artikulatu zuen, kasu honetan zuzkidura 25 milioikoa izanik, udal eta kontzejuek sortutako behar berriei aurre egin ahal izateko.

Gogoan izan behar da ezohiko funts honen sorrera islatuta dagoela Nafarroako Gobernuak eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioak 2023ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretarako izenpetutako aurrekontuen konpromiso akordioan.

Funtsaren banaketa

Udalerriak eta kontzejuak, bere konpetentzien garapenean, nagusiki hezkuntza, kirol, kultura eta hirugarren adina arloetako udal instalazioen funtzionamendura bideratzen dituzten energia elektrikoaren eta erregaien kontsumitzaile handiak dira, baita argiztapenarenak eta gainerako zerbitzu publikoenak ere.

2022an erregistratutako gainkostuak konpentsatze aldera, toki-erakundeek bi hilabeteko epe bat finkatu dute jasandako kostu energetikoen gehikuntza hori akreditatzeko. Guztira 204 erakundek aurkeztu zuten, denboran nahiz forman, eskatutako dokumentazioa; bi erakundek berriz, euren ziurtagiria epez kanpo bidali zuten.

Eskari guztietatik, 160 erakundek (140 udalerri eta 20 kontzeju) gehikuntzak akreditatu dituzte euren kostu energetikoen kostu garbi globalean; aldiz, 44 erakundek (24 udalerri eta 20 kontzeju) ez dute gehikuntzarik ziurtatu 2023ko Aurrekontuan Nafarroako Gobernuko hainbat departamentutan ezohiko kreditu bat emateko apirilaren 5eko 16/2023 Foru Legearen arauan xedatuari jarraiki.

Ezohiko funtsaren banaketa bi aldagairen arabera gauzatu da: kontsumo energetikoaren kostuen gehikuntza eta erakunde bakoitzaren ahalmen fiskala.

Alde batetik, kostu energetikoen gehikuntza, zein aurreko urteari dagokionez 2022 ekitaldian toki-erakundeak bizi izan duen energia elektriko, gas, erregai era karburatzaileen kontsumoaren kostuaren gehikuntzari jarraiki kalkulatzen den. Zifra horri, udalerri edo kontzejuak energia saltzeagatik lortu izan dituen diru-sarrerak deskontatzen zaizkio, ekoitzi eta merkaturatzen bada, hala nola hirugarrenengan eragina duten kontsumo energetikoetatik datozen beste era bateko diru-sarrerak. Horrez gain, 4,2 milioi euroko ezohiko Funtsetik datorren 2022 ekitaldian jasotako zenbatekoa ere deskontatzen da.

Bestalde, ahalmen fiskalari dagokionez, nabarmentzekoa da ahalmen fiskal urrieneko toki-erakundeek, proportzionalki, finantzaketa handiago bat jaso lezaketela gastu energetikoaren gehikuntzari aurre egiteko funts honen bidez.

Finantzaketa errekorra udalerri eta kontzejuetarako

Nafarroako toki-erakundeen gainkostu energetikoa arintzera bideratutako 8 milioi euroak, Tokiko Ogasunen Partaidetza Funtsari atxikitako diruzaintzaren soberakinen kargura finantzatzen dira. Beraz, funts honetan ekarpen osagarri bat suposatzen dute, eta gogoan izan behar da 2023an 289 milioi eurora iritsi dela, oraindainoko zifrarik altuena izanik Nafarroako udalerri eta kontzejuetako funtzionamendua eta zerbitzuak finantzatzeko orduan.

Horrela toki-erakundeak baliabide ekonomikoekin hornitzerakoan aurrerapenak lortu dira, bere azpiegitura eta zerbitzu publikoak hobetu eta aldi berean, haien bizilagunen bizi-kalitatea sendotzeko.