Akordioa Helmond Sportekin Alvaro Marinen lagapenerako

0

Helmond Sportek eta Athletic Clubek akordioa lortu dute Alvaro Marin gure jokalariak Herbehereetako Bigarren Mailako talde profesionalean utzita joka dezan datorren denboraldian. Ez dago erosteko aukerarik.

Marinek Basconiatik Bilbao Athleticerako promozioa egin du uda honetan. Cintruenigoko aurrelariak sei gol sartu zituen 31 partidatan aurreko denboraldian Tercera RFEF mailan.