Athletic Club – Real Betis neurketarako sarreren salmenta

0

Athletic Clubek eta Real Betisek abuztuaren 27an, igandea, 21:30ean San Mamesen jokatuko duten LaLigako hirugarren jardunaldiko neurketarako sarrerak erosi nahi dituzten guztiek abuztuaren 7tik aurrera erosi ahal izango dituzte Athletic Club sarrerak webgunearen bitartez.

Halaber, publiko orokorrak San Mameseko leihatiletan erosi ahal izango ditu sarrerak abuztuaren 26an, larunbata, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00era, eta abuztuaren 27an bertan, igandea, 10:30etik 13:30era eta 19:00etik aurrera.

Pertsona bakoitzak lau sarrera erosi ahal izango ditu, hauek agortu arte.