CA Osasunaren aurkako neurketarako sarrerak

0

CA Osasuna taldeak 609 sarrera bidaliko dizkio Athletic Clubi eta horietako 100 Klubeko konpromisoentzat gordeko dira. Sarrerak erosi nahi duten bazkideek Klubeko webgune ofizialaren bitartez eman behar dute izena abuztuaren 9tik, asteazkena 10:00etatik, abuztuaren 11ra arte, ostirala, 10:00etara arte.

Beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke. Sarrerak soberan baleude, publiko orokorrarentzat jarriko lirateke San Mameseko txarteldegian.

Sarreren prezioa 25 eurokoa izango da.

Sarrerak hartzeko, bazkideek karnet originalak aurkeztu beharko dituztea eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, NAN zenbakia, jaiotze data eta bidaia plana adierazi ere bai.