Liburutegi zerbitzuak maileguaren dataren amaieraren berri emateko abisu zerbitzua jarri du abian

0

Mezua aldez aurretik automatikoki bidaltzeko konfiguratuta dago:

– 21 eguneko mailegu-data duten materialak: mezua maileguaren mugaeguna baino 5 egun lehenago bidaliko da.

– 21 egun baino gutxiagoko mailegu-data duten materialak: mezua maileguaren mugaeguna baino 2 egun lehenago bidaliko da.

Maileguen erreklamazio, erreserben jakinarazpen eta abisu berri honen mezu elektronikoak ere, liburutegi-zerbitzuaren kontu orokorretik ateratzen dira: liburutegi-zerbitzua@euskadi.eus. Baina edozein kontsultarako, dokumentuak erretiratu diren liburutegiarekin harremanetan jarri beharko litzake.