Partida Aurrekoa: Athletic Club – Real Madrid

0

Amaitu dira probak eta benetako lehia hastear da. Gaur gauean, 21:30etik aurrera, Athletic Clubek denboraldi berriari ekingo dio. Lehoiek Real Madrid hartuko dute San Mamesen eta, Katedralera bertaratuko diren ikusleen babesarekin, txapelketa garaipen batekin modurik onenean estreinatzea bilatuko dute.

Deialdia

Teknikari zuri-gorriak 23 jokalari deitu ditu talde merengearen aurka jokatzeko. Min hartuta dauden Yeray, Yuri eta Dani Garcia baja dira eta Morcillo, erabaki teknikoak medio, ez da zerrendan sartu. Bestalde, udako fitxaketak diren Ruiz de Galarreta eta Javier Marton Ernestoren deialdian sartu dira, harrobiko jokalariak diren Adu Ares, Unai Gomez eta Beñat Pradosekin batera.

Valverde

Errepasatu hemen zuri-gorrien eta madrildarren lehiaren aurretik Ernesto Valverdek egindako adierazpenak.

Aurkaria

Gaur lehiaketako klasiko baten aurka jokatuko dugu. FC Barcelona eta Athletic Clubekin batera, inoiz mailaz jaitsi ez den bakarra. 1902an sortua, oso palmares zabala du. 35 liga, 20 kopa, 11 superkopa eta Europako 14 kopa, besteak beste. LaLiga Santanderreko lau klub profesional bakarretako bat da, FC Bartzelonarekin, CA Osasunarekin eta Athletic Clubekin batera, Kirol Sozietate Anonimo ez dena, eta, beraz, klubaren jabetza bazkideek dute.

Real Madrid Estatu Batuetan lau lagunarteko prestaketa-partida jokatu ondoren helduko da LaLigako lehen hitzordu honetara. AC Milan eta Manchester United mendean hartu zituen eta FC Barcelona eta Juventusen aurka galdu zuen.

Estatistikak

1928/29 denboraldian LaLigan lehen aldiz elkarren aurka jokatu zutenetik, Athletic Clubek eta Real Madrilek guztira 184 partida jokatu dituzte maila gorenean. Horietan guztietan, zuri-gorriek 51 partida irabazi dituzte, 36 berdindu eta 97 galdu.

San Mamesen jokatutako 92 norgehiagokei dagokienez, Athletic Clubek balantze positiboa du: 38 garaipen, 19 berdinketa eta 35 porrot.

Bi taldeek Bilbon jokatu dituzten azken bost neurketak erreparatuz gero, Athleticek berdinketabat erdietsi du, baina azken lau lehietan ezin izan du punturik batu.

Kontsulta itzazu Real Madriden aurkako estatistika guztiak.

Athleticzales por el mundo

Zauden lekuan zaudela (enlace), ziurtatu zaitez gure Athleticen partida ez galtzeaz.