Umeen sarrerak Real Betis taldearen kontra

0

Abuztuaren 14tik abuztuaren 16ko 18:00etara, hain zuzen ere, bazkideek bere eserlekua Clubari laga ahal izango diote*, eta horren truke 15 urte beherako adingabe batekin joateko elkarreko bi sarrera erosi, 15 euroan**, Ligako hirugarren jardunaldiaren Athletic Club-Real Betis neurketarako.

Interesdunek eskaera bete beharko dute ‘Bazkideen Txoko’-ko UMEEN SARRERAK atalarean klikatuz eta Bazkide Kodea eta dagokion Pin-arekin identifikatuta. Sarreren kopurua mugatua da, Goiko Hego harmailan 200 sarrera, hortaz, erabiltzeko dauden sarrerak eskaerak baino gehiago izanez gero, zozketa egingo dugu izena eman dutenen artean.

Lortzen dituzten bazkideek bere sarrerak txarteldegian jaso beharko dituzte partida honetarako ezarriko diren txarteldegi-ordutegian. Argibide gehiago hemen.

ADI EGON:
* Gehienez 4 sarrera bazkide txarteleko.
** Adingabeen sarrera bakoitza, 15 euro